Bilboko Udalak Umeentzako V. Poesia Lehiaketea antolatu dau Poesiaren Astearen barruan
2007-10-03 14:12Urrian zehar Bilbon egingo dan 'Bilbao Poesia 2007' Poesiaren Asteko protagonista bihurtuko dira umeek idatzitako olerkiak, izan be, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak Umeentzako V. Poesia Lehiaketea antolatu dau. Bertan, 8 eta 16 urte bitarteko Bilboko ikastetxeetako ikasleek parte hartu leikie.
Urrian zehar Bilbon egingo dan 'Bilbao Poesia 2007' Poesiaren Asteko protagonista bihurtuko dira umeek idatzitako olerkiak, izan be, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak Umeentzako V. Poesia Lehiaketea antolatu dau. Bertan, 8 eta 16 urte bitarteko Bilboko ikastetxeetako ikasleek parte hartu leikie.
Antolatzaileen arabera, 180 euroko balioa daben sei sari banatuko dira irabazleen artean. Sariak hiru taldetan zatituko dira: lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak, eta bigarren hezkuntza, eta bi mailatan (euskeraz eta gaztelaniaz).
Sei sari personal horreez gan beste bi sari be banatuko dira. Sari horreek ikastetxeek jasoko ditue, eta ikastetxe bakotxetik bialdutako lan kopuru orokorra eta horreen kalidadea hartuko da kontuan saria emoteko orduan. Saritutako ikastetxeek 300 euroko balioa dauen liburu sorta izango dabe aukeran.
Ikasle bakotxak bi olerki bialdu leikez eta lanen gaia librea da. Gehienez 20 bertso izan beharko ditue eta gitxienez bost. Lanak inoiz argitaratu bakoak edo saritu bakoak izan behar dira, eta ikastetxeak bialduko ditu urriaren 10a baino lehen.
Irabazleek euren olerkiak irakurriko ditue urriaren 20an, Arenalean egingo dan jai giroko ekimenean. Joan dan urteko edizinoan Bilboko 18 ikastetxetako 563 umek parte hartu eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!