Getxoko XXV. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira barikuan
2007-10-03 18:42 KultureaGetxoko XXV. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira barikuan, urriak 5, eta urriaren 21era bitartean 12 antzezlan eskainiko dira 16 emonalditan. Ekimenaren helburu nagusia euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina erakustea eta urteko antzerki produkzinoaren erakusleihoa izatea da.
Getxoko XXV. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira barikuan, urriak 5, eta urriaren 21era bitartean 12 antzezlan eskainiko dira 16 emonalditan. Ekimenaren helburu nagusia euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina erakustea eta urteko antzerki produkzinoaren erakusleihoa izatea da.
Helduentzako eta umeentzako lanak eta genero eta gai desbardinak izango dira egitarauan, euskeraz zein gaztelaniaz. Kaleko antzerkia italiar erara, komediak eta dramak, barrurako antzezpenak, produkzino handiak eta lan garaikideak be eskainiko dira, besteak beste.
Getxo Antzokian egingo dira antzezlanik garrantzitsuenak, tartean, ‘Cueva de ladrones’, Kanpingags-en komedia baltza; ‘Mujeres en sus camas’, Tanttakarena; ‘Bota patsa!’ komedia dibertigarria, Txalo konpainiarena; eta ‘Demasiado humano’, Traspasosena.
Bestalde, txikientzako antzerki erakustaldiak edota txotxongilo, pailazo eta musika ikuskizunak izango dira Algortako Geltokia plazan eta Andrés Isasi Musika Eskolan. Obrak honako honeek dira: ‘Birusak erasoan/Los virus atacan’ (Toni La Sal); ‘Gondola misteriotsua’ (Tanttaka); ‘Katiuska hegalaria/Katiuska la aviadora’ (Deabru Beltzak); ‘Filamento el farolero’ (Xabi Larrea); ‘Rosi erosi’ (Behibi's); ‘Kanpanolue’ (Eidabe); ‘Txintxilipurdi Erregea/El Rey Volteretas’ (Panta Rhei); eta ‘Run Run’ (Poxpolo, Mokolo eta Konpainia).
Getxo Antzokiko eta Andrés Isasi Musika Eskolako saioak pagau egin behar dira; ganerakoak, ez. Sarrerak salgai dagoz Algortako Kultur Etxean, BBKren orotarako kutxazainetan edota webgunean eta 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakien bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!