'The Order Of The Phoenix', Harry Potterren azkena
2007-07-11 02:00 BarriakFilm barria, bosgarrena, gaur estreinauko da, J. K. Rowling idazleak asmautako abenturen zazpigarren eta azken liburua kaleratu baino egun batzuk lehenago, izan be, liburua garagarrilaren 21ean agertuko da.
Gaur, garagarrilak11, estreinauko da honezkero hain gaztea ez dan magoaren abenturen bosgarren filma, J. K. Rowling idazlearen zazpigarren eta azken liburua kaleratzeko astebete inguru falta danean.
Harry Potter zinema-aretoetan lehen aldiz agertu zanetik sei urte joan dira eta orain bosgarren abentureagaz dator, Harry Potter And The Order Of The Phoenix.
David Yatesek zuzendu dau eta protagonistea, barriro be, Daniel Radcliffe da. Film barria gaur estreinauko da, J. K. Rowling idazleak asmautako abenturen zazpigarren eta azken liburua kaleratu baino egun batzuk lehenago, izan be, liburua garagarrilaren 21ean agertuko da.
Bi ordu baino gehiago iraungo dau pelikuleak eta inoiz baino teknologia gehiagogaz egin dabe. ‘Orain arteko bildurgarriena da’ Yatesen esanetan. ‘Harryren bidaia berezia kontetan dau, helduen munduan zelan sartzen dan. Dana zuria ala baltza ez dala jaubetuko da. Harryk zein bere lagunek Hogwartsen sartu aurretik izan dabena baino mundu nahasiago bati egin beharko deutse aurre’, adierazo dau zuzendariak.
'The Order Of The Phoenix', Potrerren bosgarrenak zeresan handia eragingo dauen arren, David Yates zuzendaria seigarren zatia egiten ari da, sagaren azkenaurreko filma, hain zuzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!