‘Leturiaren egunkari ezkutua eleberriaren ekarpena. XX. mendeko euskal narratibaren testuinguruan’ jardunaldiak EHUko Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2007-07-11 02:00   jardunaldiak

Aurten dira 50 urte Jose Luis Alvarez Enparanza ‘Txilladegi’-k Leturiaren egunkari ezkutua eleberria argitaratu ebala, eta Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak zenbait berbaldi antolatu ditu. Berbaldi horreen emonkizuna Euskal Herriko Unibersidadearen 2007ko Udako Ikastaroen barruan txertatu da, biltzar moduan, eta garagarrilaren 16, 17 eta 18an izango da Donostian, Miramar Jauregian.

Aitatu jardunaldi horreetan, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa Batzordeak, euskal eleberrigintzearen bilakaeran Leturiaren egunkari ezkutua idazlanak ekarri eban barriztapena eta gizartean eragin eban oihartzuna hartuko ditu hausnarketa kritikoa egiteko helburutzat, haren zenbait alderdi jakin aztertzeagaz batera.

Hola, bada, eta Literatura Ikerketa batzordekideek azpimarratu dabenaren arabera, ‘1937-1957 arteko eleberrigintzeari erreparau ezkero, eleberri kostunbristearen ikusmoldeak erasanik barik iraun baleu legez ikusarazo dabe euskal literaturearen historiagile eta kritikoek. Halan da be, ikerketa barriek iradokitako zenbait zantzuk ñabardura interesgarriak egin deutsiez eskema orokor horri. Horregaitik, hogei urte horreetan argitaraturiko narratibeari zehatzago erreparau nahi jako lehen helburu lez, era horretara, zehaztasunez balioztatzeko Txillardegiren liburuaren ekarpena’.

Bestalde, 50 urteko aldeaz begiratuta, Leturiaren egunkari ezkutuaren inguruko irakurketa kritikoak plazaratuko dira biltzarrean. Alde batetik, liburuak garaikideen artean izandako harrera ideologikoa eta literarioa aztertuko da eta gaur egun dauen irakurketeagaz alderatu. Era berean, liburuaren zenbait alderdi hartuko dira aintzat perspektiba kritiko desbardinetatik, besteak beste, liburuko emakume eta gizonaren irudia, erlijino krisiaren ikuspegia, narrazino moldea...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu