Getxoko Bigarren Eskuko Liburu Azokea, hilaren 12tik 14ra

Bizkaie! 2007-07-11 02:00   Kulturea

Igazko edizinoan bezela, liburuen salmentearen bidez batutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da. Aurten, Madagaskarren lanbide-heziketako ikastetxe bat eregiteko erabiliko da, antolatzaileek adierazo dabenez.

Getxoko Bigarren Eskuko Liburu Azokea garagarrilaren 12tik 14ra izango da Algortako Bihotz Alai plazan, bigarren urtez, Getxoko Liburutegi Zerbitzuak antolatuta. Hiru egunetan zehar, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukerea izango dabe.

Igazko edizinoan bezela, liburuen salmentearen bidez batutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da. Aurten, Madagaskarren lanbide-heziketako ikastetxe bat eregiteko erabiliko da, antolatzaileek adierazo dabenez.

Liburu guztiek, norbanakoek liburutegiei emondakoak, prezio sinbolikoak izango ditue, (euro batean hasita). Azokearen ordutegia ondokoa izango da: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Lehenengo egunean arratsaldean baino ez da zabalduko eta sarrerea dobakoa izango da.

Oraingo honetan, 25.000 bat liburu salduko dira, udal liburutegiei emondakoak. Horreek guztiak banan-banan aztertzen dira, liburutegien bildumeari zeintzuk gehitu deikeoezan erabagiteko.

Udal liburu-bildumara pasetan ez diran hainbat liburu interesgarriak subertau daitekez publikoarentzat eta, hori dala eta, udal liburutegiek saltzea erabagi eben, Getxoko lau udal liburutegietako garbiketan baztertutako aleakaz batera. Holan sortu zan Bigarren Eskuko Liburu Azokea igaz. Aurreko ekitaldian 10.000 bat liburu saldu ziran bertan eta onarpen zabala izan eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu