Biluzik jatorku Kauta
2006-10-19 02:00 MusikeaAndoaineko taldeak bigarren diskoa atara dau ‘Biluzik’ izenburupean Oihuka disketxeagaz. Lehenengo diskoa, ‘Izan zaitez zu’, 2004ko urrian atara eben eta arrakasta itzela izan dau. Honezkero, taldea erreferentzia bihurtu da Euskal Herriko taldeen artean.
Ahots lirikoz jantziko da Bilbo
2006-10-19 02:00 MusikeaBilboko 11. Nazinoarteko Kantu Lehiaketea aurkeztu dabe. Urriaren 26tik zemendiaren 4ra bitartean, 29 herrialdetatik etorritako hainbat kantarik euren ahotsez gozetako aukerea eskainiko dabe. Parte-hartzaile gehienak emakumezkoak izango dira, 87; gizonezkoak, barriz, 54.
‘Ragga-ragga dator gaua’, Paddy Rekalderen ukabilkadea
2006-10-19 02:00 Kulturea‘Aspaldiko mendeku baten ukabilkadea ragga-dub erritmopean’, holan definidu dau Paddy Rekaldek bere bigarren nobelea.
Euskarazko Komunikazio Taldeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dabe
2006-10-19 02:00 Euskerea berbagaiHitzarmen horrek, Euskaltzaindiaren eta EKTren arteko loturak sortzea dau helburu, beti be euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko asmoz.
Lagun ospetsuak Pio Barojaren liburu baten audiozko grabazinoan
2006-10-19 02:00Kultura, politika, kirola eta komunikabide munduko hainbat personaia ospetsuk Pio Barojaren ‘Miserias de la guerra’ liburuaren audiozko grabazinoan parte hartuko dabe Eusko Ikaskuntzaren ekimenez.
Ibaigane, Artatse eta Zamakola-Juan Delmas zentroak saritu dabez Julia Berrojalbiz VIII. Sariketan
2006-10-18 02:00Irakaskuntzearen kalidadea gero eta handiagoa izateko ahaleginetan diharduen eskola-komunidadeko sektoreen ahalegina bultzatzeko asmotan, saria hezkuntza arloko proiektu barritzaile, kultur arteko, solidario eta parte-hartzailerik onenari emoten jako.
‘Gaztea izan eta euskerea ahoan’
2006-10-18 02:00 Euskerea berbagaiBizkaiko zenbait udaletako euskera zerbitzu batzuk eta Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzeko ‘Gaztea izan eta euskerea ahoan’ izeneko jardunaldiak aurkeztu ditue. Izena emoteko epea urriaren 25ean amaituko da.
Elementarteilchen
2006-10-18 02:00 Zinema kritikakFilmaren garapena ez dago bape orekatuta, istorioa eta arazoak aurkezteko aukeratutako bideak ez dauka ez hankarik ez bururik, gidoia ez da apartekoa eta gai transzendental larregi azaltzen ahalegintzen da, bakar batean be sakondu barik.
'SARE 2006: Emakumeak bakeak eraikitzen' biltzarra aurkeztuko dabe
2006-10-17 02:00Donostiako Kursaal Jauregian urriaren 23an eta 24an ‘Emakumeak bakeak eraikitzen’ izenburupean egingo dan SARE 2006 Nazinoarteko Biltzarra aurkeztuko dabe Gasteizen.
Herri Hizkerearen I. Jardunaldiak Ondarroan
2006-10-17 02:00 Euskerea berbagaiHerri Hizkeraren I. Jardunaldiak antolatu ditu Ondarroako Udalak zemendiaren 3rako Lore Jokoen egitarauaren barruan. Jardunaldian parte hartu gura dauenak izena emon behar dau urriaren 31 baino lehen.
Alizia lurralde miresgarritik atara eta espilu aurrean jarri dabe BADen kartela egiteko
2006-10-17 02:00Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) izeneko Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen VIII. Jaialdia (urriak 27-zemendiak 5) iragarten dauen kartela aurkeztu barri dabe Arriaga Antzokian.
Elebide abiarazo dau Eusko Jaurlaritzeak, herritarren hizkuntz eskubideak bermatzeko asmoz
2006-10-17 02:00 Euskerea berbagaiElebide herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzera datorrela azpimarratu dabe, eta zabalik dagoala herritarren era guztietako kexak eta iradokizunak jasoteko. Zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte osoari dago zuzenduta.
Urolako Kultur Zirkuitua / 2006ko urria-zemendia
2006-10-17 02:00Urolan estreinauko dan kultur eskaintzea eskualde ikuspegitik lantzeko ideia honek, jarraipena izango dau zemendian bertan, Iruñerrian eta Durangaldean inguru horreetako euskera alkarteek antolatuta.
Emakume Landatarraren Nazinoarteko Eguna
2006-10-16 02:00Gaur, urriak16, Gernika-Lumon egingo da Emakume Landatarraren Nazinoarteko Egunaren hirugarren edizinoa. Helburu nagusiena gizarteak Landako Emakumeen lana aintzat hartzea da.
Iñaki Iturriotzek finalaurreetarako txartela lortu dau
2006-10-16 02:00 BertsolaritzeaSestaoko Musika Etxean izan zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea eta berrehun bat lagunen aurrean kantau eben bertsolariek. Iñaki Iturriotzek 400,5 puntu lortu zituan.
Carlos Peña tolosarrak uger zeharkatuko dau Mar Chiquita lakua
2006-10-16 02:00 Euskaldunak munduanCarlos Peña ugerlariak hainbat herritako lakuak zeharkatu ditu uger. Urriaren 16an hasi da eta hurrengo egunetan 100 kilometro egingo ditu Argentinako Mar Chiquita lakuan.
Zientzia mundu andalustarrean
2006-10-16 02:00 KultureaMunduak gaur egun daukazan gaixotasunen artean, erlijinoaren inguruko gorrotoa da bat. Musulmanak dirala eta ez dirala, katolikoak dirala eta ez dirala… egunero dago zeozer, eta amorru absurdoak pilatuz doaz alde batetik eta bestetik. Gatx hori errotik ezabatzeko egiten diran ekimen guztiak kontuan hartzekoak dira, eta zentzun horretan ulertu behar da Caixak Bilbon antolatu dauen erakusketea: ‘Zientzia mundu andalustarrean’.
‘Rose Escargot’, Kerobiaren barriena
2006-10-16 02:00 Musikea2004ko ‘Kerobia’ diskoaren ondoren, Iruñeako taldearen bigarren diskoa plazan dago, lan kontzeptuala da eta taldeak fikzinozko pertsonaia baten bizitzearen nondik norakoak azaldu gura izan ditu.
Aitor Gorosabelek gitarra ikastaroa emongo dau
2006-10-16 02:00 MusikeaSu Ta Gar taldeko kantari ezagunak ikastaro berezia emongo dau eguaztenean, urriak 18, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan. Lau orduko ikastaroa izango da, arratsaldez (lauretatik zortzietara).
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...