Marka guztiak gaindituz, 94.712 lagun izan dira aurten Bilbao BBK Live Jaialdian

Bizkaie! 2007-07-02 02:00   Musikea

Jaialdiko lau egunetan, danetara, 94.712 lagun izan dira Kobetamendira urreratu diranak eta, oro har, antolatzaileak zein musika zaleak pozik gelditu dira. Pasa dan barikuan amaiera ezin hobea emon eutson jaialdiari Metallica taldeak eta kontzertu horretan pilatu zan jente gehien, zehatz esateko 39.749 lagun.

Jaialdiko lau egunetan, danetara, 94.712 lagun izan dira Kobetamendira urreratu diranak eta, oro har, antolatzaileak zein musika zaleak pozik gelditu dira. Pasa dan barikuan amaiera ezin hobea emon eutson jaialdiari Metallica taldeak eta kontzertu horretan pilatu zan jente gehien, zehatz esateko 39.749 lagun. Jentetza handia ibili dan arren, istilu aitagarririk ez dala izan azpimarratu dabe antolatzaileek eta Kobetamendira urreratu diranen portaera eta jarrerea txalotzekoak izan dirala.

Hain zuzen ere, espero baino lagun gehiago izan dira Kobetamendin. Antolatzaileen esanetan, harrera on horrek Espainiako Estaduko hitzordu musikal nagusienen artean kokatu dau jaialdia.

Ohar baten bidez, gainera, hirugarren edizinoa noiz izango dan baieztatu dabe: 2008ko garagarrilaren 11tik 13ra.

Jente gehien batu zan eguna, esandako moduan, pasa dan barikua izan zan. Egun horretan, 39.740 lagun urreratu ziran Metallica taldearen kontzertura. Igazko egun guztietan beste lagun (40.000 inguru) alkartu ziran egun bakarrean Kobetamendin.

Azken buruan, bizkaitarrak izan dira nagusi kontzertu eremuan, han izan ziranen % 33,8 lurralde horretako herriren bateko biztanleak izan ziran. Gipuzkoarrak, barriz, % 10,3 izan ziran eta % 9,8 kataluniarrak. Oso atzean arabarrak (% 3,1) eta nafarrak (% 2,6). Horrezaz gan, kanpotarrak be ibili dira Bilbao BBK Live Jaialdian: kataluiniarrak (% 9,8), madrildarrak (% 6,3) eta galiziarrak (% 6,6). Era berean, ingelesak, italiarrak eta iparamerikarrak be ibili dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu