EHUko Arte Ederretako ikasleek Abigail Lazkozegaz lan egingo dabe

Bizkaie! 2007-06-28 02:00

Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Ederretako ikasleek Abigail Lazkoz artisteagaz lan egingo dabe Guggenheim Bilbao Museoko ‘Bakotxaren nahiera’ erakusketarako egingo dauen obran.

Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Ederretako ikasleek Abigail Lazkoz artisteagaz lan egingo dabe Guggenheim Bilbao Museoko ‘Bakotxaren nahiera’ erakusketarako egingo dauen obran.

Ekimen hau Guggenheim Bilbao Museoak eta EHUko Arte Ederren Fakultadeak, 1998. urtean hasitako elkarlan ibilbide luzea sendotuz sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da. Helburua, arte plastikoak kulturalki sustatzea eta Arte Ederren sustapena eta zabalkundea da.

Bi erankundeen arteko lankidetza-hitzarmenak hainbat ekimen hartzen ditu bere barruan. Batzuk alkarregaz garatu izan ditue museoa zabaldu zanetik, besteak beste, praktiketako ikasleen programea; honi esker, Arte Ederren Fakultadeko 625 ikaslek lan-errealidadea ezagutu ahal izan dabe museoaren alor desbardinetan lan eginez.

Uda ostean hasiko diran beste ekimen batzuk, barriz, barriak dira eta museoak sortutako arte-jarduera interesgarrietan parte hartzeko aukerea emango deutsee Arte Ederretako ikasleei. Errealidade artistikoagaz hartu-emonetan egongo dira curriculuma zabaldu eta heziketan sakontzen daben bitartean. Gainera, aukera libreko kredituak be lortu leikiez.


Abigail lazkoz

Museoak Arte Ederren Fakultadean izena emondako ikasle guztiei aparteko aukerea eskainiko deutse. Honi esker, 30 bat ikaslek (70ek egin eben eskakizuna) Abigail Lazkoz (Bilbo, 1972) artisteak urriaren 16an inaugurauko dauen ‘Bakotxaren nahiera’ erakusketarako artelanean lagunduko dabe irailaren 24tik urriaren 11ra.

Erakusketa horretan hainbat euskal artista garaikideren lanak egongo dira ikusgai. Lazkozek ‘Azken joeren 130.000 urte’ obrea aurkeztuko dau, lurperatze irudien bidez artisteak heriotzearen gaia jorratzen dauen murala.

Lazkozen eretxiz, artelana alde batetik ‘beldurren exorzismo personal moduko bat’ da, eta bestetik, ‘Sanchez-Cotan lako egileen pintura klasikoaren baliabideei omenaldi librea’.

Gainera, Guggenheim Bilbao Museoak eta Arte Ederren Fakultadeak sinatutako hitzarmenak, ikasleen heziketeagaz bat doazen jardueren garapena jasoten dau, berbarako, alkarregaz antolatutako berbaldiak, mintegiak, ikastaroak eta abar.


‘Artea eta sormena’ ikastaroa

Lankidetza honen adibide argia da VIII. Arte eta Kultura topaketen barruan, Guggenheim Bilbao Museoan garagarrilaren 11n eta 12an egingo dan ‘Artea eta sormena: adimenaren islak’ udako ikastaroa. Publiko orokorrari zuzendua dago eta Josu Rekalde artisteak eta EHUko Arte Ederren katedradunak eta Marta Arzak Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza eta Interpretazino Saileko zuzendariordeak koordinau dabe.

Ikastaroaren helburua mapa bat sortzea da, non sormenaren, hezkuntzearen eta artearen zenbait alderdik jardun psikologiko batzuekaz (arteterapia, jardun psikomotoreak edo hezkuntza sortzailea) bat egiten daben.

Bertan, Arno Stern hezkuntza sortzailearen aintzindaria, Marga Iñiguez sormenean aditua, Bernard Aucouturier hezkuntza eta terapia psikomotorearen sortzailea, Jean Pierre Klein psikiatra, arteterapeuta eta ‘Arteterapia. Una introduccion’ liburuaren egilea edo Jose Guimon EHUko Medikuntza Falkultadeko Neurozientzien Saileko eta Genevako Unibersidadeko katedraduna lako adituek berbaldi eta mahai-inguruetan parte hartuko dabe.

Ikastaroaren prezioa 100 eurokoa da, baina unibertsidade eta kontserbatorioko ikasleek eta lanbakoek % 50eko deskontua izango dabe.

Azkenik, bi erakundeak alkarlanean dabilz etorkizuneko master eta graduondoko ikastaro barrien planifikazino eta garapenean, eta Guggenheim Bilbao Museoak sustatzen dituan etenbako prestakuntza proiektuetan EHUko Arte Ederren Fakultadearen parte-hartzea bultzatzean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu