XII. EHZ Festibala, hilaren 29tik garagarrilaren 1era Idauze Mendin

Bizkaie! 2007-06-29 02:00   Musikea

Anestesia, Fermin Muguruza, The Skatalites, Kepa Junkera, Tokyo Ska Paradise Orchestra zein Delorean eta La Phaze taldeak izango dira, besteak beste, Idauze Mendin bagilaren 29tik garagarrilaren 1era bitartean parte hartuko dabenak.

Antolatzaileek 20 bat mila lagun espero ditue eta musika eskaintza zabalaz gan, era askotako ekintzakaz disfrutetako aukerea egongo da, ingurumena errespetatuz, alter-mondialismoari nortasunari eutsiz eta euskal kulturea eta hizkuntzea bultzatuz.

Euskal Herria Zuzenean alkartea 1992an sortu zan, oro har, euskal kulturea sustatzeko asmoz baina, batez be, euskal musikea bultzatzeko. Festibala, barriz, 1996an sortu zan, Euroken Populua World Company-ren kontra lemapean. Behe Nafarroako Arrosan zortzi urtez egin zan festibala eta ondoren, EHZk bere bidea jarraitu dau Zuberoan, Idauze Mendin hasieran zehaztutako helburu eta baloreei eutsiz.

www.festival-ehz.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu