‘Un nuevo 31’ edo euskal erbestealdiaren itxaropenak
2007-06-28 02:00Sabino Arana Fundazinoak liburu batean batu ditu Agirre lehendakariaren, Manuel Irujoren eta beste politika-buruzagi nabarmen batzuen arteko gutun-mezuak, Francoren garaipenaren ostean eta II. Mundu Gerra bete-betean zala (1939-45) idatziak, karga ideologiko eta estrategiko sakoneko mezuak. Gure aitzindarien nondik norakoak jakiteko bidea urratzen deuskun liburua da, bihar-etziko ikerketen oinarria, ardatza.
Sabino Arana Fundazinoak liburu batean batu ditu Agirre lehendakariaren, Manuel Irujoren eta beste politika-buruzagi nabarmen batzuen arteko gutun-mezuak, Francoren garaipenaren ostean eta II. Mundu Gerra bete-betean zala (1939-45) idatziak, karga ideologiko eta estrategiko sakoneko mezuak. Gure aitzindarien nondik norakoak jakiteko bidea urratzen deuskun liburua da, bihar-etziko ikerketen oinarria, ardatza.
Josu Legarretari, Euskal Gizataldeakazko Hartu-emonetarako zuzendariari orain sei bat urte Agirre, Iruko eta Landabururen obra danak irakurri ostean otu jakon liburua egitearena. Proposamena egin eutsen Xabier Irujori, Nevadako Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroko irakasleari eta Iñaki Goiogana historialariari; honeek gustora onartu eben eta horixe izan zan honezkero kalean dagoan argitalpenaren jatorria.
Sabino Arana Fundazinoak argitaratutako liburuaren izenburuak: ‘UN NUEVO 31. Ideología y estrategia del Gobierno de Euzkadi durante la Segunda Guerra Mundial a través de la correspondencia de José Antonio Aguirre y Manuel Irujo’, Espainiako Bigarren Errepublikea etorri zan urtea dakar. Orduan euskal abertzaleek aukerea galdu eben, baina oraingoan prest egon behar zan ‘karta demokratikoen banaketa’ barrirako. ‘Un nuevo 31’-k Euskadin demokrazia berreskuratzeko burrukatu ziran euskaldunen belaunaldi oso baten ahaleginak eta sufrimentua islatu nahi ditu.
Agirrek eta Irujok aitatu urteetan alkarri bialdutako gutun, txosten eta idazkiak aukeratu ditue egileek eta gero, horren guztiaren osogarri, liburuko protagonistek garaikide izan zituen beste persona nabarmen historiko batzuei bialdutako beste idazki batzuk be badagoz, baita sasoi haretako beste buruzagi batzuenak be: Indalecio Prieto, Alfonso R. Castelao, Jesus Maria Leizaola, Eliodoro de la Torre, Manu de la Sota, Joseba Rezola, Jose Ignacio Lizaso, besteak beste.
Liburuak ehunetik gora dokumentu ditu eranskin ugarigaz. Jatorrizkoa errespetatuz transkribidu dira, orrialde-oineko ohar argigarriak besterik ez baitira sartu. Obrea osotzeko, persona hareen eta orduko sasoiaren —II. Mundu Gerra— gaineko historia-hitzaurrea eta izenen eta gaien aurkibideak be erantsi dira.
Kontuak kontu, ‘Un nuevo 31’ liburua bilduma bateko bidegilea, bide urratzailea izateko asmoaz jaio da, izan be Sabino Arana Fundazinoaren fondoa ezagutarazoteko eta zabaltzeko asmoz, aurrerantzean Fundazinoaren agirietan oinarritutako liburu gehiago argitaratzea da asmoa
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!