Dokumentalaren arloko zazpi euskal produkzino-etxe izango dira La Rochelleko Sunny Side of the Doc azokan

Bizkaie! 2007-06-27 02:00   Barriak

Azken bi urteotan La Rochellen egiten ari dan Sunny Side of the Doc azokea dokumentalaren alorreko nagusienetakoa da Europa mailan. Aurten, 90 enpresa parte hartzen ari dira, horreetatik zazpi Euskadikoak: Elixir Films, SL; Idem Produccion Audiovisual; Irusoin SA; Moztu Filmak; Silverspace Animation Studios; Sincro Produccion de Imagen, SA eta Sonora Estudios.

Dokumetalaren alorreko zazpi euskal produkzino-etxe ari dira parte hartzen atzotik La Rochelleko Sunny Side of the Doc nazinoarteko dokumentalen azoka nagusian, Niniak egitasmoaren barruan erakustoki bateratuan eta Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailaren babesagaz.

Niniak programearen bidez, Eusko Jaurlaritzeak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) sorturiko ikus-entzunezkoen produkzino barriena bultzatu dau nazinoartean 2001. urtetik, baita merkatu tematikoetan animazino eta enpresa dokumentalen partaidetza stand bateratua jarrita be, euskal enpresen erakustoki eta topaleku izan daiten.

Azken bi urteotan La Rochellen egiten ari dan (lehen Marsellan egiten zan) Sunny Side of the Doc azokea dokumentalaren alorreko nagusienetakoa da Europa mailan. Aurten, 90 enpresa parte hartzen ari dira, horreetatik zazpi Euskadikoak: Elixir Films, SL; Idem Produccion Audiovisual; Irusoin SA; Moztu Filmak; Silverspace Animation Studios; Sincro Produccion de Imagen, SA; eta Sonora Estudios.

Euskal standean erakusteko eta banatzeko, katalogo bat argitaratu da parte hartzen ari diran enpresen izen eta produkzinoakaz. Katalogo horretan, batetik, produkzino-etxeei buruzko dokumentazinoa emoten da, bereiztutako fitxen bitartez, eta bestetik, DVD bat; DVD horretan, salgai dagozan produkzinoen pasarteak ikusgai dagoz, montaje orokor batean, standeko arduradunek egina.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu