Laia laukote euskalduna BBK Live jaialdiaren azken egunean

Bizkaie! 2007-06-29 02:00   Musikea

‘Izenbururik gabeko istorioak’ diskoa atara barri dabe eta Laia taldeak momentu historikoa biziko dau Bilboko BBK Live jaialdiaren azken egunean. Arratsaldeko laurak bueltan, ‘Metallica’ erraldoiak baino lehentxuago, euren lana erakusteko aukera parebakoa ondo baino hobeto aprobetxauko dabe, Kobetamendira hurreratutako musikazaleei arratsaldea girotzeko.

Lehenengo diskoa Baga-Biga diskoetxearen Boluetako (Bilbo) estudioetan grabau eben zezeila eta martia bitartean, Kike More teknikari-produktorearen gidaritzapean. Kolaborazinoen artean, Lor taldeko kantari Landerren ahotsa topau daiteke ‘Gu gara albistea’ izeneko kantan. Taldekideak Juanmi ahotsa, gitarra eta pianoa; Igor gitarrea; Unax bajua; eta Bernat bateria eta ahotsa dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu