Euskadiko Orkestra Sinfonikoak asteon emongo dau amaitutzat ‘Tempo di martxa!’ musika-gela ibiltaria

Bizkaie! 2007-07-02 02:00   Musikea

Helburua euskal neska, mutil, nerabe eta gazte kopuru handienari Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren errealidadea transmitidutea izan da, nortzuk diran bere ia ehun musikariak, nondik datozen, zeintzuk diran euren jarduerak, zein lekutan dabilzan, interpretetan daben errepertorioa, nortzuk zuzentzen daben edota zein dan bere dimensino diskografikoa. Hau guztia, planteamendu ludiko eta hezitzaile baten bitartez.

Sei hilebetez Euskal Herriko eskolak eta herriak bisitetan igaro ondoren, ‘Tempo di martxa!’ azkenetan dago. Danetara, 10.000 kilometro eta 22.000 bisita baino gehiago izan dira eta datorren garagarrilaren 7an amaituko da esperientzia hau.

Urtarriletik 200 eskola eta 91 herri baino gehiago bisitau ditu ‘Tempo di martxa!’ autobusak, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparralden.

Euskal orkestrako arduradunentzat, datuok proiektu hau benetan arrakastatsua izan dala erakusten dabe, orkestratik hasieratik proposatu ziran itxaropenak bete baitira, hau da, euskal neska, mutil, nerabe eta gazte kopuru handienari Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren errealidadea transmitidutea, nortzuk diran bere ia ehun musikariak, nondik datozen, zeintzuk diran euren jarduerak, zein lekutan dabilzan, interpretetan daben errepertorioa, nortzuk zuzentzen daben edota zein dan bere dimensino diskografikoa. Hau guztia, planteamendu ludiko eta hezitzaile baten bitartez.

Ikasle eta irakasleek oso positibo eta interesgarritzat jo dabe ekimena. Irakasleei egindako inkestetan, batez be gelan egindako lana, multimedia programea eta instrumentu sinfonikoen erakusketea nabarmendu ditue. Gainera, klasean multimedia programeagaz eta proiektu honetarako egindako fitxa didaktikoakaz lanean jarraituko dabela baieztatu dabe irakasleek.

Arrakasta eta baiezko balorazino honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak proiektu honegaz bat egitea ekarri dau, ‘Tempo di martxa!’ egitasmoa heziketa tresna interesgarria dala uste dabelako. Lankidetza hau laster Euskal Herriko eskola guztietan banatuko dan multimediaren finantziazinoan gauzatuko da.

Kontuak kontu, musika-gela ibiltariaren azken txanpan, Iparraldeko eta Gasteizko eskolak bisitauko ditu ekimenak baina horrezaz gan, autobusa, Oñati (garagarrilak2), Hondarribia (garagarrilak 5) eta Santurtzin (garagarrilak 7) izango da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu