Uda sasoian, irakurketea eta aisialdia buztartuta Bilbon
2007-06-28 02:00Bagilaren 29tik aurrera, Bilboko udal liburutegiak liburu, prentsa eta aldizkariak maileguan itxi eta irakurketa suspertzeko tailerrak emongo ditu uriko plaza, parke eta ugerlekuetan.
Bagilaren 29tik aurrera, Bilboko udal liburutegiak liburu, prentsa eta aldizkariak maileguan itxi eta irakurketa suspertzeko tailerrak emongo ditu uriko plaza, parke eta ugerlekuetan.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko Bilboko Udal Liburutegien Sareak abiarazo dau ekimena. Eguraldi ona eta opor sasoia dala-eta, uritarrek aukeratzen dituezan kale edota lekuetan egotea da helburua; holan, liburutegietako erabiltzaileen artean irakurteko ohiturea erraztu, irakurteko zaletasunik ez dabenen artean gogo hori biztu eta udal liburutegiak uritarren artean sustatzea dira helburuak aurten be.
Aurreko edizioetan lortutako emaitza onei esker (13.000 erabiltzaile baino gehiagok parte hartu zuten iaz jarduera hauetan), hiribilduko hiritarrek sendotu eta hobetutako jarduerekin gozatu ahal izango dute aurten ere, eta zazpigarrenez.
Publikoaren esku egongo dira genero desbardinetako (nobelea, ume eta gazte literaturea, aisialdia, auto-laguntzinoa...) 3.000 liburu baino gehiago, bertoko prentsa, 200 aldizkari mueta baino gehiago eta irakurketea suspertzeko tailerrak umeentzako.
Plazan
Zabala kaleko 18. zenbakiak (5.barrutia) garagarrilaren 2tik 27ra bitartean eskainiko ditu Liburutegien Sareko jarduerak 11:00tatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era.
Parkean
Jolastu Parkean Bilboko Udalak abiarazotako jolas–espazioa da eta umeei dago zuzenduta. Programa honetan Liburutegien Sareak irakurketa-atal bategaz parte hartuko dau Areatzako pasealekuan eta Zorrotzako parkean garagarrilaren 2tik 13ra 11:30etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara.
Ugerlekuan
Aurten be, Txurdinaga eta Fangoko ugerlekuak liburutegi bihurtuko dira. Bagilaren 30etik irailaren 2ra bitartean bertara hurreratzen diranek bustialdiak eta irakurketea bateratu ahal izango dabe 12:00etatik 20:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!