Musikaire 2007, udarako egitarau potoloa Elorrion

Bizkaie! 2007-06-29 02:00   kulturbiz

Hamar urte pasau dira Musikairek kultura kalera atara ebanetik. Musika, antzerkia eta dantza dira mazedonia kultural honen osogaiak. Estilo anitzak guztiak, ume, gazte eta nagusien gozamenerako.

Elorrion urtero, garagarrila hurreratu ahala, munduko toki askotatik hasten dira artistak agertzen, baita etxekoak be; herriko txoko ahaztuak paraje zoragarri bilakatzen dira, argia eta ilargia eta hego haizea lagun; jauregietako lorategi ezkutu misteriotsuak ikusgai jarten dira; ermita eta eleizetara fededunak bezela fedebakoak be hurreratzen dira… Musikaire deitzen jako Elorrion fenomeno honi. Hainbat asteburutan zehar izaten da eta ez dago pagau beharrik ikusteko. Honezkero sona hartzen hasia danez, urtetik urtera jente gehiago hurreratzen da. Hamar urte pasau dira Musikairek kultura kalera atara ebanetik.

Musika, antzerkia eta dantza dira mazedonia kultural honen osogaiak. Estilo anitzak guztiak, ume, gazte eta nagusien gozamenerako.

Aurten musikearen alorrean estilo ugari buztartzen dira, ukitu klasikoa daben kontzertuak; folk-a, jazz-a, musika klasikoa, flamenkoa, munduko musikea, tradizionala… zein ukitu modernoa dituen proposamenak; elektronikoa, ska-jazz, funk musikea… Aitagarrienak Alasdair Fraser, Juan Manuel Cañizares, Ruper Ordorika edota New York Ska Jazz Ensemble lako taldeak dira.

Dantzeari jagokonez, publiko familiarrarentzako egokiak diran Ballet Carmen Roché edota Mar Gomez konpainia ezagunak etorriko dira. Euskal Herritik, barriz, dantza alorreko apustu barritzaileenak hurreratuko dira: Aukeran Dantza Taldearen ‘Bideak’ eta Kukai&Logela taldeen ‘Taupadak’ ikuskizunakaz.

Antzerkiaren alorrean, Yllana konpainiaren ‘Pagagnini’ obrearen musikea, umorea eta antzerkia da azpimarragarria. Umeei zuzendutako ekintzak be badira, Gorakada teatroaren ‘Gondola misteriotsua’ edota Chong Quing konpainiaren txinatar akrobazia zirkua esaterako.

Antolatzailea Elorrioko Musikaire Alkartea da. Laguntzaileak, Elorrioko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK Fundazinoa, Eroski Fundazinoa eta Elorrixoko hainbat enpresa pribatu. Jaialdiak 110.000 euroko aurrekontua dauka.

Argia, soinua, dantzea. Munduari begiradea, baita etxekoari be. Kulturearen molde barriak eta ohikoak.

www.musikaire.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu