Washingtongo Euskal Etxea aintzatetsi dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2007-06-27 02:00   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak ofizialtasuna emon deutso Amerikako Estadu Batuetako (AEB) uriburu Washintongo ‘Washington D.C. Euskal Etxea’ izeneko euskal etxeari.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak ofizialtasuna emon deutso Amerikako Estadu Batuetako (AEB) uriburu Washintongo ‘Washington D.C. Euskal Etxea’ izeneko euskal etxeari.

Aintzatespen honen ondorioz, zentro honek bere zuzendaritza batzordeetan gertatzen diran aldaketa guztiak eta alkarte mailako alderdi guztiak jakinarazo beharko deutsoz Eusko Jaurlaritzari.

Aldi berean, Jaurlaritzeak euskal giza-taldeakazko hartu-emonak hobeto koordinau ahal izateko behar dituan datu guztiak eskatu ahal izango deutsoz. Kontuak kontu, zentro hau Euskal Etxeen Erroldan sartuko da.

Euskal Etxe gaztea da Washingtonekoa, igazko udan egin eban eta bere lehenengo deialdia, eta ordutik estatutuak idatzi, lehenengo batzordea aukeratu, Estadu Batuetan alkarte bezela legeztatu, bitartean lehenengo alkarretaratze eta jaiak egin eta apurka-apurka Washington uriburuaren inguruan dagozan euskaldunak batzen hasi eta, berbarako, Olentzero jaia edo Aberri Eguna lako deialdiak antolatu ditue. Ibilbide horretan, oraintsu, bagilaren 8an, NABOk bazkidetza legez onartu eban Washingtoneko Euskal Etxea.

Argia Beristain Dougherty da Washingtongo Euskal Etxeko presidente; Jurdana Izagirre da presidenteordea; idazkari lanetarako Nagore Goitiandia izentau dabe eta Beatriz Cortabarria, Pello Huesa eta Izaskun Urien batzordekideak izango dira aurrerantzean.

Washington DC Euskal Etxea-ren webgunea:

www.wdceuskaletxea.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu