Rikardo Arregi Kazetaritza Saria emongo dabe asteburuan

Bizkaie! 2007-06-29 02:00

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 19. edizinoko azken erabagia zapatu honetan, bagilak 30, jakingo da, Andoainen. Eguerdiko 12:00etatik aurrera banatuko jakez sariak aurtengo edizinoko irabazleei, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Irabazle nagusiak, 9.000 euro, agiria eta Xabier Laka eskultorearen sari-oroigarria eroango ditu; Kazetari Barria saria lortzen dauenak 3.000 euro, agiria eta Xabier Laka eskultorearen sari-oroigarria; Epaimahaiaren Sari bereziaren irabazleak 4.000 euro eta agiria; eta Ohorezko Aitamena jasoko dauenak urrezko garaikurra eta agiria eroango ditu.

Sariak Andoaineko Bastero Kulturguneko erakusketa aretoan banatuko dira. Sari banaketan, epaimahaia osotu daben Jose Inazio Basterretxea, Ana Urkiza, Arantxa Urretabizkaia, Agustin Errotabehere eta Aitor Zuberogoitiagaz batera, Andoaineko alkate Jose Antonio Perez Gabarain eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika izango dira. Zelan ez, saritu guztiak be bertan izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu