Lehenengo faseko azken saioa domekan jokatuko da

Bizkaie! 2025-10-24 09:50   Bertsolaritzea

Sarrerak hemen.

Auritz, Mutiloa eta Iruritako saioak izan ostean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo faseari azken saioa gelditzen jako. Domekan izango da, Los Arcoseko Kultur Etxean, 17:30ean. Ander Aranburu gai-jartzaile dala, kantuan izango dira Ekain Alegre, Joanes Illarregi, Kattin Madariaga, Patxi Castillo, Saioa Alkaiza eta Xabi Maia. Saioa atontzeko, txapelketeak Los Arcoseko Udalaren laguntzea jaso dau.

Saioan puntu gehien batzen dituan irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetera. Daborduko Eneko Lazkozek, Julio Sotok eta Xabat Illarregik eskuratu dabe txartela, Auritzeko, Mutiloako eta Iruritako saioak irabazita, hurranez hurran. Lau saioetako lau irabazleekaz batera, beste 14 bertsolari be izango dira finalaurrekoetan, lehenengo faseko sailkapenaren araberakoa. Hain zuzen be, domekan Los Arcoseko saioa amaituta jakingo dira horreen izen-abizenak; momentuz, holan dago sailkapena

Zemendiaren 1ean emongo jako hasierea finalaurrekoei, egun horretan Agoitzen jokatuko dan saioagaz. Beste saio bi be izango dira, zemendiaren 8an Leitzan eta 16an Tafallan. Horreetan erabagiko da finalean ibiliko diran zortzi bertsolarien zerrendea. Zemendiaren 29an jokatuko da finala, Iruñeko Nafarroa Arenan. 

Sarrerak salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu