Berrogei urteko leialtasuna lurrari eta maitasunari

Saioa Torre Gereketa 2006-10-04 02:00   Musikea

Lau urtez diskorik atara barik egon ostean, bederatzigarren lana aurkeztu barri dabe Pantxoa eta Peiok: ‘Lurra eta Maitasuna’. Berrogei urteko ibilbide musikalean behin eta barriro landutako gaiak lantzen dabez oraingoan be, ‘publikoak tradizinoa gustetan jakola erakutsi deuskulako’.

Bilboko BAD jaialdia: Espainiako Programazinorik Barritzaileena

Bizkaie! 2006-10-04 02:00   kulturbiz

Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdia Espainiako Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietan saritu dabe, Espainiako Programazinorik Barritzaileena izeneko atalean.

Bide Ertzean Catalunyan

Bizkaie! 2006-10-04 02:00   Musikea

‘Non dira’ disko barria amaituta, tolosarrek Catalunyan kontzertu bi emongo dabez astegoienean. Gironan urriaren 6an eta Tarragonan urriaren 7an.

Euskal editoreen ordezkaritzea Frankfurten

Bizkaie! 2006-10-04 02:00   Euskaldunak munduan

Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskal Editoreen Gremioak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin alkarlanean izango dabe erakustokia Frankfurteko Liburu Azokan, datorren domekara arte (urriak 8).

Artxandako Funikularraren 91. urtemugea ospatzeko lasterketea egingo da bertako 1.451 eskilaretan gora

Bizkaie! 2006-10-04 02:00

Datorren zapatuan, urriak 7, 91 urte beteko ditu Bilboko Artxandako Funikularrak, eta hori ospatzeko, Bilboko Udalak ibilbide bitxiko atletismo lasterketa bat antolatu dau: Funikularraren beheko eta goiko plazak lotzen dabezan ia 1.500 eskilarak igotea.

Georgia eta Euskal Herriaren arteko ahots-zubia

Iratxe Ormatza 2006-10-03 02:00   Euskaldunak munduan

Maddi Oihenart, Celine Mounole, Kattalin Indaburu kantariak eta Philippe Albor musikaria Georgian izan dira bira bat egiten. Irailaren 27tik 29ra parte hartu dabe Georgiako Polifoniaren III. Topaketetan eta 30ean eta urriaren 1ean kontzertuak eskaini ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Udal Txistulari Bandeak III. kontzertu denporaldia aurkeztu dau

Bizkaie! 2006-10-03 02:00   Musikea

Bihar, urriak 4, hasi eta martira arte 12 emonaldi eskainiko dituan kontzertu ziklo honek bi bereizgarri ditu: batetik, artista gonbidatuen presentzia, eta bestetik, txistu-musikarik tradizionalena eta beste genero eta estiloakaz buztartzeko jokerea.

BBK-Everest espedizinoko kideek uko egin behar izan deutsie tontorrera heltzeari, 448 metro falta zirala

Bizkaie! 2006-10-03 02:00

BBK-Everest Hornbein Couloir espedizinoko kideek uko egin behar izan deutsie munduko mendirik altueneko tontorrari, 448 metro falta zirala. Era horretara, Juan Vallejo, Alberto Iñurrategi eta Ferran Latorre ez dira barriro saiatuko, eta datorren astean Euskal Herrira bueltauko dira.

Helduei be zuzendutako umeen literaturea

Bizkaie! 2006-10-03 02:00   Kulturea

‘Txabola terapeutikoa’ lanean gurasorik bako mundua irudikatzen dau Pako Aristik. Protagonistak aitita-amumak eta gaixorik dagoan lobea dira eta aititak umea nagusi legez tratetan dau.

Unai Elorriagaren 'Matxinsaltoen belarriak' lanean heriotzea hur-hurretik jorratzen da, 'askotan umeek helduek atarako ez dabezan ondorioak ataraten dakie-eta' .

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Joseba Gotzonek autoproduzidutako lana: 'Gris'

Bizkaie! 2006-10-03 02:00   Musikea

‘Dana ez da ez baltza ez zuria’. Horretan oinarrituta jarri deutso izenburua Joseba Gotzon musikariak argitaratu barri dauen diskoari.

Thank you for smoking

Joseba Terreros 2006-10-03 02:00   Zinema kritikak

Nick Naylor Big Tobacco enpresako burua da eta erretzaileen eta tabako-konpainien alde egiten dau, gaur egungo kultura puritanoaren atxakian.

Pelikula honek manipulazinoaren ganeko satira entretenigarria egiten dau.

Bermeoko Hizkuntza Eskolea inaugurau dabe

Bizkaie! 2006-10-02 02:00   Euskerea berbagai

Bermeokoa, bederatzigarren Hizkuntza Eskola Ofiziala da Euskal Autonomi Erkidegoan, eta bere eragin esparrua Busturialdeko udalerri eta Bakioko herrira zabaltzen da.

Bilbao Urban Musikaldia ate-joka

Gotzon Uribe 2006-10-02 02:00   Musikea

Urriaren 7an izango da zezen-plazan

Egitasmo barri moduan sortu da Bilbao Urban Musikaldia, Radiation produkzino-etxeak bultzatuta. Azken urteotan hip-hop musika penintsulan zabaltzeko helburuagaz, gogor egin dau lan Radiation enpreseak. Azken emoitza urriaren 7an ikusiko da Bilboko zezen-plazan

Zemendiaren 28an banatuko dira 2006ko Euskadi Literatura Sariak

Bizkaie! 2006-10-02 02:00

Euskerazko modalidatean, Pruden Gartzia (‘Lazarraga Ernazimentua euskaraz’, Koldo Izagirre (‘Sua nahi, Mr Churchill?’), Karlos Linazasoro (‘Denbora aleak’), Xabier Montoia (‘Bingo poemak 1981-2000’) eta Iban Zaldua (‘Etorkizuna: hamabost ipuin ia politiko’) dira finalistak.

Aldaketearen txapelketea

Saioa Torre Gereketa 2006-10-02 02:00   Bertsolaritzea

Urte birik behin, Bizkaiko bertsozaleek zita berezia izaten dabe: Bizkaiko Bertsolari Txapelketea. ‘Bapatean, Bizkaia’ lelopean, 36 bertsolarik helburu bera izango dabe urriaren 8an hasi eta abenduaren 16an Bilboko Euskalduna Jauregiko egun handira arte: Bizkaiko txapela buruan jaztea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Tomas Ondarra kazetari grafikoak betiko Bilboren ikuspegia erakutsiko dau

Bizkaie! 2006-10-02 02:00   Kulturea

Urriaren 2tik 20ra bitartean zabalik egongo dan erakusketeak, ordenagailuz landutako irudi eta testuen bitartez, Bilboko berezitasunak islatzen ditu, Zazpikaleak, Begoñako Ama, funikularra, Athletic, diseinu bereziko baldosak edota bere pastel bitxiak.

Baga-biga disketxearen udagoieneko nobedadeak

Bizkaie! 2006-10-02 02:00   Musikea

Baga-Biga musika ideiak diskoetxeak lau disko barri argitaratuko ditu udagoienera begira. Holan, ‘Noizean Behin’, ‘Basaki’ eta ‘Korrontzi’ taldeen diskoak udabarrian kaleratu ondoren, ‘Linea 2’, ‘Bidebat’, ‘Itaka’ eta ‘The Kill Ministers’ taldeei jagoke orain disko barriak aurkeztea.

Getxoko Bigarren Eskuko Liburuen Azokeak 6.000 eurotik gora batu ditu Tindoufeko proiektu baterako

Bizkaie! 2006-10-02 02:00   Kulturea

Batutako dirua Tindoufeko (Sahara) errefuxiatuentzako kanpamentuetako lehenengo hezkuntzako bi eskola berreregiteko erabiliko da.

Gaurko egunez jaio zan Miguel Unamuno, 1864an

Bizkaie! 2006-09-29 02:00

Idazle bilbotarra omentzeko, ekitaldi instituzionala egingo dabe gaur Bilboko, zelan ez, Unamuno plazan. Eguerdiko lore-eskaintzea eta ohorezko agurra egin ostean, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak adierazpen instituzionala egingo dau.