Berzaitz zuberotarrak Arnaut Oihenart-en berbak jaso ditu disko barrian
2008-10-23 15:47 MusikeaArnaut Oihenart (Maule, 1592 - Donapaleu 1667) historialari, abogadu eta olerkari zuberotarraren berbei ahotsa eta musikea jarri deutse Pier Paul Berzaitz-ek Poemes de Jeunesse disko honetan. Notitia utriusque Vasconiæ lan historiografikoagaitik da ezaguna, baina bere olerkia ez dago oso zabalduta.
Euskal Herriko probintziarik txikiena dan arren, olerkian, kantuan eta bestelako adierazpen artistikoetan (antzerkiak, maskaradak, pastoralak...), Zuberoa beti izan da ahalmen handiko lurralde.
Bertako tradizinoek, hizkuntzearen musikaltasunak eta geografiaren ezaugarriek berezko nortasunez beteriko mundua eregi dabe.
Pier Paul Berzaitz (Muskildi, 1951) zuberotar kantagintzearen eta kulturearen aitzindaririk garrantzitsuenetakoa da. 1970eko hamarkadearen hasieran GUK taldearen sortzaile eta kantugile eraginkorra izan zan. 1987an bakarkako ibilbideari ekin eutson eta harrezkero hiru disko argitaratu ditu: Han eta Hor (1987), Baratze bat (2000) eta Lili baten kantorea (2005). Tradizinoaren jarraitzaile eta bultzatzaile amorratua, zuberotar kantagintzeari beste ikutu bat emon deutso, aspaldiko emozinoak, olerkiak, kantak eta ametsak garaikide bihurtuta.
Arnaut Oihenart (Maule, 1592 - Donapaleu 1667) historialari, abogadu eta olerkari zuberotarraren irudiagaz jatorku Berzaitz oraingoan, Poemes de Jeunesse disko honetan. Notitia utriusque Vasconiæ lan historiografikoagaitik da ezaguna, baina bere olerkia ez dago oso zabalduta.
Berzaitzen ahotsaren samurtasunak indar handia dauka, eta Jöel Merah musikariaren moldaketa argiak, baikorrak eta aberatsak dira lan honen oinarria, Oihenarten poesiaren kalidadea eta humanismoa nabarmentzeko.
Kantak
01. Bana zer hobe
02. Margarita
03. Argia daritzanari
04. Zutaz bertzerik
05. Maitenaren gal-kexua
06. Aspaldi neure gogara
07. Zenbat leihorra zabal baita
08. Xuria daritzanari
09. Grazianari
10. Beltxaranari
11. Aspaldian nabila
12. Joanaren betheginzarrea
13. Neguan elhurte batez
14. Ni zuretzen has bezain sari
15. Zure begi
16. Ezkontidearen hil-kexua (museen kontra)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!