Muguruza bakarkako laugarren diskoagaz jatorku Jamaikatik
2006-02-24 00:00 Musikea
Estiloa
Jamaikako ikutua igarriko jake kantei eta reggae, rock steady, ska, dub eta roots estiloak izango dira nagusi. Hamaika kanta barri izango dira eta tartean kanta zaharren baten bersinoa be egongo da.
Halanda be, udaberrira arte itxaron beharko da diskoa entzuteko. Oraingoan, baina, ez da Metak disketxearen eskutik etorriko.
Bizkaie!
Alberto Iglesias donostiarra Oscar sarietan
2006-02-24 00:00 Euskaldunak munduan
Oscar bat lortzeko aukerea burutik be ez jakola pasau adierazo dau egunotan Iglesiasek. Halanda be, pozik dagoala dino eta, zelan ez, badaki saria irabazi ezkero, hainbat ate zabalduko jakozala.
Izentapen horrezaz gan, Britainia Handiko BAFTA sarietarako izentapena be lortu dau musikariak. Orain, itxaron egin beharko da saria eskuratzen dauen ala ez jakiteko.
Bizkaie!
Galder Perez: ‘marrazkietan oinarritutako poesiak idazteko asmoa daukat'
2006-02-24 00:00 BarriketanZilborrestearen odola eta zelula amak
2006-02-24 00:00 txutxu-mutxuan
Linfomak osatzea
Etorkizunean emoileak edo senideren batek gaixotasunen bat tratetako zelula amak erabili behar izan ezkero, amari erditu ostean ataratako odola erabiliko litzateke horretatik zelula amak eskuratzeko; gomutatu beharra dago zelula amek organoak eta ehunak birsortzeko gaitasuna daukiela.
Antza danez, zelula amei esker etorkizunean hainbat leuzemia edo linfoma mueta osatu ahal izango dira; ganera, bihotzekoek kalte egindako zatiak lehengora ekarri edota bizkarrezur-muinetako gaixotasunak osatu ahal izango dira.
Bestalde, Valentziako laborategiak erabilitako teknikeak ez ei dakar legezko arazorik, gordetan dan odola ...
The family stone
2006-02-24 00:00 Zinemea
'The family stone' filmak Gabonen inguruan diru erraza helburu daukien familiarteko komedien bersino lotsabako eta ausarta izan gura dau. Eta jomuga hori goragarria izan arren, emoitzea sano goraberatsua da.
Kontakizunaren mamina Everett Stonek eta andregaiak mutilaren familiari egindako zoritxarreko bisitan dago. Everett-en gurasoak eta neba-arrebak abegitsuak eta liberalak dira, baina Meredith urduriak gauzarik txarrenak esango dauz unerik txarrenetan. Orduan, seme kuttunaren andregaiaren eta familiaren arteko ezkutuko burrukea hasiko da.
Sinopsi labur hori irakurrita, honako hau Gabonetako ohiko komedia biguna dala ...
Munich
2006-02-24 00:00 Zinemea
Munich filmari kritika zorrotzak egin deutsiez zehaztasun historiko falteagaitik, baina kontuan hartu beharra dago gidoia oinarritzen dala benetako jazokizunak ardatz dauzen beste liburu batean. Egia esan, istorioaren puntu nagusiak benetakoak dira, baina bilbea eta personaiak ez; beraz, ez dakit zeintzuk diran Spielberg-en aukera hori kritiketako arrazoiak, filmaren helburua gertakizun historikoen barri emotea ez dalako. Mezua askoz garrantzitsua da: indarkeriaren gurpil zoroa modu gordinean salatzea.
Ezaugarri zinematografikoak gorabehera, Spielberg-ek orain dala hogeita hamar urte baino gehiago izandako tragedia abiapuntutzat hartu eta ...
Ordenadore eroangarriak: gero eta erabilgarriagoak
2006-02-24 00:00 sarean
Gotzon Plaza,
informatikoa
Palindromoak: berbakaz olgetan
2006-02-24 00:00 Euskerea berbagai
Zenbait hizkuntzen adibide legez, hona hemen Guillermo Roak 7k-n aspaldi argitara emon eban palindromo zerrendea:
· Euskaraz: Iker, ireki!.
· Gaztelaniaz: Nuria, sonría y ate la maleta y a irnos a Irún.
· Frantsesez: Un soleil de Sud lie l'os nu.
. Katalanez: A soca, a cops es poca cosa.
· Ingelesez: Able was I ere I saw Elba.
· Italieraz: E la turba brutale.
· Alemanez: Ein neger mit gazelle zagtim regen nie.
· Nedelanderaz: Dood Sire, die eider is dood.
· Txekieraz: Bude zarastovat saze dub ...
Mahatserriko Santaeskea 06
2006-02-24 00:00 Bertsolaritzea
Bedeinketua izan deitela
etxe honetako jentie
pobre ta umilde gabizenantzat
badeizu borondatie
Etxeko jaunak esango dosku
kanteko badu edo ez
etxeko jauna isilik dau ta
kantau gaztiek aurrera
Oles da oles atean
nor dabil denpora honetan
gazte soroak alkar hartute
Santa Ageda kantetan.
Santa Ageda, Ageda
ez da hillien hillien
urtien behin de berie bere
zezaille bosgarrenien.
Karmelori grabautakoetatik aukeraketa bat egin genduan, kopla egiturea osorik eukienakaz. 'Mutilak' inoen lekuan 'gazteak' kantetan dogu gaur, eta bigarren koplan, kantetako baimena eskatzekoa ...
The Bellrays eta Kuraia lako taldeak 'Noise On Tour Rocks 2006' jaialdian Bilbon
2006-02-17 00:00 Musikea
Bizkaie!
Sex.com domeinua 9,7 miloe euroan saldu dabe
2006-02-17 00:00 sarean
Historia luzea
Domeinu honen historia oso berezia da, izan be, bost urtean, baimenik barik erabili dabe. Gary Kremerrek 1994an emon eban altan. Bitartean, Stephen Cohen domeinua erabilten hasi zan eta Kremerrek epaitegietara eroan eban. Epaileak Cohen erruduna zala esan eban baina ordurako desagertuta egoan. Kremerrek dirutzea eskaintzen eban Cohen topeteagaitik, baina auzipetua ez zan agertu.
Prozesuak luze jo eban eta Kremerrek VerySign-en kontrako salaketea jarri eban, Cohen jaunari legez kanpo domeinua eskaintzea leporatuta. Ia hamar urteko prozesuaren ostean, Ameriketako Estadu ...
Jose Luis Lizundia: 'Euskaltzaindia kritiketeak ez deutso bape mesederik egiten euskerearen normalizazinoari'
2006-02-17 00:00 BarriketanAngeles Gonzalez-Sinde eta Jordi Sierra I Fibra idazleek irabazi dabez 'Haur eta Gazte Literaturako XIV Edebé Sariak'
2006-02-17 00:00 Kulturea
'Edebé saria' ezinbesteko erreferentzia da idazleen artean, bai lanen kalidadeagaitik, bai saritutako idazleen ospeagaitik be. Nabarmentzekoak dira Carlos Ruiz Zafón eta Gabriel Janer Manila, baina badira beste idazle garrantzitsu asko: Olga Xirinacs, Juan Kruz Igerabide, Andreu Martín, Elia Barceló, César Mallorquí, Gloria Sánchez edota Fina Casalderrey.
'Edebé' sariaren XIV. edizinoan, danetara 55.000 euro banatuko dira (30.000 euro gazte-literaturan eta 25.000 euro haur-literaturan). 250 original aurkeztu dira, 90 gazte-literaturan eta 160 haur-literaturan, eta horreetatik, 53 katalanez, 180 gaztelaniaz ...
Hots barriak jatorkuz
2006-02-17 00:00 Musikea
SEXTY SEXERS
Talde nafarra orain dala bost bat urte sortu zan Beran, Ameba izenagaz. Single bi kaleratu ebezan eta, arrakastea ikusita, maketea argitaratu eben 2004an. Hainbat bildumatan parte hartu ostean, lehenengo disko luzea grabau barri dabe. Zezeilerako entzungai egongo dira punk-rock indartsua hard rockagaz nahastautako kantak.
MUGALDEKOAK
Edu Zelaietaren bigarren poema liburua (Susa, 2004) oinarri legez hartuta, ‘Mugaldekoak: poemak, kantuak eta kantupoemak’ ikuskizunagaz idazlea bera eta Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikari lagunak hainbat emonaldi egin ebezan Euskal Herrian. Oraingoan ...
Ill Niñoren heavy zaratatsua eta Kike Turmix-i omenaldi-jaia Bergarako Jam Aretoan
2006-02-17 00:00 Musikea
Bizkaie!
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1640
1641
1642
1643
1644
1645
1646
1647
...
1793
1794
1795
1796
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa