Juan Mari Arzak, 2008ko Euskal Herritar Unibersala

Bizkaie! 2008-10-08 11:32

Juan Mari Arzak sukaldariak sasoi barrietara betiko euskal sukaldaritzea moldatzeko dauen gaitasunagaitik eta nazinoartean euskal kulturea zabaltzeagaitik 2008ko Euskal Herritar Unibersalaren saria jaso dau.

Ibarretxe lehendakariak Euskal Herritar Unibersala saria emon eutson bart Juan Mari Arzak sukaldari donostiarrari Gasteizen. Hamasei hautagaietatik sukaldaria izan da azkenean aukeratua, Euskadiren izen eta irudi ona munduan zehar zabaltzen dabenen lana sarituz.

Juan Mari Arzak sukaldariak sasoi barrietara betiko euskal sukaldaritzea moldatzeko dauen gaitasunagaitik eta nazinoartean euskal kulturea zabaltzeagaitik 2008ko Euskal Herritar Unibersalaren saria jaso dau.

Arzakek bere berbaldian adierazo eban urteetan egindako lanaren frutua dala saria eta euskal sukaldariakaz konpartidu gura izan eban. 'Euskal sukaldaritzarena da Euskal Herritar Unibersala saria' adierazo eban.

Aurreko urteetan, Eduardo Txillida eta Jorge Oteiza eskultoreak, Ainhoa Arteta sopranoak, Joakin Atxukarro pianisteak, Pedro Migel Etxenike zientzialaria, Juanito Oiarzabal mendizaleak, Oñamendi argitaletxeak eta Guggenheim Bilbao museoak jaso dabe saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu