'Bilbo Zaharra kulturarako zubia' programeak arkeologia eta abangoardiako artea eskainiko ditu
2008-10-08 15:53Igaz originaltasuna eta abangoardiako artea sustatzeko sortutako 'Bilbo Zaharra kulturarako zubia' programearen bigarren edizinoak erabarritze prozesuan dagoan San Frantzisko auzoko Komentuko aztarna arkeologikoak izango ditu berbagai, besteak beste.
Igaz originaltasuna eta abangoardiako artea sustatzeko sortutako 'Bilbo Zaharra kulturarako zubia' programearen bigarren edizinoak erabarritze prozesuan dagoan San Frantzisko auzoko Komentuko aztarna arkeologikoak izango ditu berbagai, besteak beste.
Urriaren 11n, neska-mutilei zuzendutako tailer batek arkeologiara eta uriaren historiara hurreratzeko aukera eskainiko deutse 7 eta 12 urte tarteko ikasleei. Hilaren 14an, bisita gidatuak antolatuko dira Komentuko aztarnetan, baita indusketetako emaitzen ganeko mahaingurua eta XV. mendeko tenplu frantsizkotarrean jantzarako doinuak eskainiko dituan emonaldia be.
Inaugurazinoan: moda desfilea
Urriaren 9an, Artelan Berreginen Museoan moda-desfilea egingo da, Mariaren Bihotza eliza neogotikoan. Hautatutako lekua eta diseinatzaile gazteen lana ikusteko aukereaz gain, proposamenak hartu-emonetan jarriko ditu eraberritze prozesuan dagozan ezaugarri bereko bi auzotako —Bilbo Zaharreko eta Madrileko Ballesta aldeko—moda-diseinatzaileak.
Hurrengo egunean, Berreginen Museoan bertan, mahaingurua egingo da moda arloko profesional gazteen esperientziaren eta estrategien ganean.
Urriaren 11n, musikea izango da protagonista nagusia, The Posies taldearen rock & roll alternatiboaren eskutik. Banda mitikoa AEBetako Seattle urian sortu zan eta, bandearen XX. urteurrena ospatzeko birearen barruan, Bilborock aretora arte etorriko dira.
Hilaren 15ean, uri-eraldaketearen ganeko gogoetea eragitea helburu daben jarduera bi antolatu dira Maiatzaren 2a kaleko ANTI-Liburudendan. Arratsaldeko seietatik aurrera, 'Kalea gurea da' izeneko urigintza alorreko tailerra egingo da. Ondoren, uri-esparru barriak imaginetako aukerea eskainiko dauen mahaingurua egingo da Lorenzo Rocha arkitekto mexikarraren zuzendaritzapean.
Jantzari elektronikoak
Urriaren 16an, programako ekitaldirik deigarrienetako bat egingo da, Die Audio Gruppe jantza-talde alemaniarraren eskutik, Benoît Maubrey iparramerikarraren zuzendaritzapean. Jantzarien jantziak dira konpainia honen bereizgarririk aitagarriena, kide guztiak jantzi elektronikoez jantzita taularatzen diralako. Jantzi horreek soinuak igorri eta inguruagaz elkarreragiten dabe. Taldeak hiru jantza eskainiko ditu, arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Amaierea Ramón Churruca performerragaz
'Bilbo Zaharra Kulturarako Zubia' programearen aurtengo edizinoa amaitzeko, urriaren 17an, gau kultural, ludiko eta gastronomikoa egingo da Martzana Kaian, Caóstica kultur taldeko Ramón Churruca performerraren eskutik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!