Egungo ereduak gaindituz hizkuntza-politikea indartzea beharrezkoa dala jakinarazo deutso Kontseiluak PSEri
2008-10-07 14:34 Euskerea berbagaiKontseiluak azpimarratutakoaren arabera, 'hizkuntza-normalizazinoa ez doa bide onean'. Bere arduradunen esanetan, egun administrazino desbardinetan abian dagozan neurriakaz euskerearen ezagutza eta erabilerea guztiz normalizetako 'mendeak beharko dira'.
Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseilua PSEren 'Euskara askatasunean' manifestuaren aurkezpen ekitaldian egon zan eta Patxi Lopez lehendakarigaiari hizkuntza-politikea sakondu eta indartzearen beharra helarazo eutson, egungo ereduak gaindituz. Gainera, PSEko idazkari nagusiagaz bilerea egiteko eskaera luzatu eutson, eta baiezkoa jaso eban.
Aurkezpen ekitaldian, Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendiguren eta ildo politiko-instituzionaleko arduradun Iñaki Lasa egon ziran. Batak nahiz besteak esandakoaren arabera, ekitaldia baliogarria izan zan PSEk euskerearen inguruan aurkeztutako dokumentua bertatik bertara ezagutzeko eta Patxi Lopezi hizkuntza-normalizazinoak daroan bidearen inguruko kezkak azaltzeko.
Donostiako Miramar jauregian manifestua aurkeztu ostean, Kontseiluko arduradunek Lopezegaz berba egiteko aukerea izan eben eta, bide batez, eskura emon eutsen 'Hizkuntza politikea indartu eta garatzeko hamar proposamen' izeneko agiria. Gainera, PSEko idazkari nagusiari bilerea egiteko eskaria luzatu eutsen, eta baiezkoa be jaso eben.
Kontseiluak azpimarratutakoaren arabera, 'hizkuntza-normalizazinoa ez doa bide onean'. Bere arduradunen esanetan, egun administrazino desbardinetan abian dagozan neurriakaz euskerearen ezagutza eta erabilerea guztiz normalizetako 'mendeak beharko dira'.
Kontuak kontu, Kontseiluak Lopezi eskura emondako dokumentuak egungo hizkuntza-politikea indartu eta garatzeko oinarrizko hamar neurri proposatzen ditu: indarrean dagozan irakaskuntza ereduak gainditu eta hezkuntza-sistemea birmoldatzea belaunaldi barriak guztiz euskalduntzeko; hizkuntza-politikarako lehendakariordetzea sortzea; Administrazinoaren eta lan munduaren euskalduntzea; euskerea gaztelania bezela berezko, lehentasunezko eta beharrezko hizkuntzea dala autortzea; helduen euskalduntzea, hedabideei euskerearen erabilerea sustatuko daben kuotak ezartzea, euskerearen aurrekontuak gainditzea; unibersidadea nahiz Lanbide Heziketea euskalduntzea eta hizkuntza-politika egokia ezartzea.
Kontseiluak jakinarazo dauenez, joan dan eguenean PSEgaz berbatutako bileran, Administrazinoak oinarrizko hamar proposamenak ezartzeko beharra berretsiko deutso Patxi Lopezi. Izan be, euskararen aldeko lanean pausu bat aurrera egiteko ordua dala uste dau Kontseiluak, hizkuntzearen normalizazinoa ez doalako bide onean.
Hizkuntzea bizikidetzarako tresna dala ziurtatu dau Kontseiluak, baina ohartarazo dauenez, 'euskerearen ezagutza unibersala danean baino ez dira egongo bermatuak persona guztien hizkuntza eskubideak, hau da, herritar guztiek bi hizkuntzak menperatzen dituenean'.
Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak hamar urte bete barri ditu eta abenduaren 13an ospatuko dau urteurrena Barakaldoko BECen. Ekitaldiaren bitartez, euskerearen normalizazinoan pausu bat aurrera emoteko ordua dala azpimarratuko dabe arduradunek, 'Euskeraz bai' goiburua eta filosofia barruratzeko deia eginez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!