Richard Serra estadubatuarraren bederatzi eskultura dagoz ikusgai Guggenheimen

Bizkaie! 2008-10-07 15:32   Kulturea

Bildumagile pribadu batek Richard Serraren (San Francisco, California, 1939) Plow eskulturea itxi deutso Bilboko Guggenheim Museoari, luzarorako ganera. Estadubatuarraren obrea atzo goizean jarri eben pinakotekearen atzeko aldean, kanpoan. Lan barri horregaz, Serraren bederatzi obra dagoz ikusgai Bilbon.

Bildumagile pribadu batek Richard Serraren (San Francisco, California, 1939) Plow eskulturea itxi deutso Bilboko Guggenheim Museoari, luzarorako ganera. Estadubatuarraren obrea atzo goizean jarri eben pinakotekearen atzeko aldean, kanpoan. Artelana jarten izan ziran bitartean, Serrak hur-hurretik jarraitu zituan mobimentu guztiak eta, momentu batez, tranbiaren zerbitzua eten egin behar izan eben.

Serra XX. mendeko eskultore ospetsuenetako bat da. Atzo jarritakoagaz, danetara bederatzi eskultura daukaz Bilboko museoan ikusgai. Aurretik, 'Denboraren materia' (2006) instalazinoan jarri zituan 8 obra. Museoaren inaugurazinorako be, 1997an, Snake izeneko lana egin eban.

Lan barria 2 x 2 x 0,25 metroko altzairuzko bi piezak osotzen dabe, bakotxa 8 tona ingurukoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu