Kautaren barriena laster

Bizkaie! 2008-10-07 15:38   Musikea

Hurrengo urriaren 30 ean, HQ Group-ek (Hontza produkzinoak eta Producciones Que Bola!) Kauta taldearen hirugarren diskoa aurkeztuko dau ATXEH diskoetxe zigilu barriaren bitartez.

Hurrengo urriaren 30 ean, HQ Group-ek (Hontza produkzinoak eta Producciones Que Bola!) Kauta taldearen hirugarren diskoa aurkeztuko dau ATXEH diskoetxe zigilu barriaren bitartez. Zerbitzu osotu bat eskaintzeko asmoz produktora eta management bulego honen gaur egungo edo etorkizuneko talde zerrendako batzuen bitartekoa izango da euren diskoak kaleratzeko.

'Laurogeitahamarreko hamarkadan oso aldaketa teknologiko garrantzitsua bizi izan genduan eta aro garaikidetik aro digitalera pasau ginan. Aldaketa honen haritik, gaur egun arte musikearen salmenta eta zabalkunderako ezinbestekoa izan dan euskarria bigarren maila batera pasau da eta bere lekua erreproduktore digitalek hartu dabe. Salmenta eta difusino guztia digitala eta eskuko telefonorako deskargen bitartez izatean, diskoa euskarri bezela bigarren mailan geratu da. Jazoera horreek guztiek badabe eragina betiko diskoetxeetan. Urteak daroez disko-kaleratzeak murrizten, management bulegoak sortzen eta zuzenekoetako portzentajeak negozietan. Jarrera hau ulertzen dan arren, talde askok autoprodukzinoaren bidea aukeratu dabe diskogintza independienteari bide eginaz. HQ Group-ek errealidade honen aurrean ATXEH sortu dau euren taldeen diskoak kaleratzeko. Holan talde eta bakarlariek orain arte euren lanen erakusle nagusia izan dana zuzenekoakaz batera, diskoa, aurkezteko aukerea izango dabe'.

Giro honetan, urriaren azken astean Kauta taldeak hirugarren lana aurkeztuko dau. Talde honen zuzeneko arrakastea eta Oihuka diskoetxearen bitartez kaleratutako aurreko bi diskoen salmenta nabariak kontutan hartzekoak diralarik, Kauta bueltan dator hirugarren diskoagaz. Euren lan honetan bigarren diskoaren estilo musikal gogorra eta lehenengoaren melodiak buztartzen ditue.

Disko hau Kataluinako Wheel Sound eta Ultramarinos estudioetan grabau dabe, Txosse eta Santi Garcia aginte eta produkzino lanetan. Laster 'Helmugak' singela aurkeztuko dau taldeak diskoak izango dituan 11 abesti bikainen aurrerapen moduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu