HABEk 10,9 miloe euro emongo deutse Euskal Autonomia Erkidegoko udal euskaltegiei

Bizkaie! 2008-10-08 14:30   Euskerea berbagai

Joan dan ikasturtean, Euskadiko 39 udal euskaltegietan, bertako 304 irakasleen eskutik, 10.500 heldu ibili ziran euskerea ikasten edo hobetzen.

Kultura sailburuak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak helduentzako euskerearen irakaskuntzan dabiltzan EAEko udal euskaltegien 2008-2009 ikasturterako HABE erakundeak emongo deutsen finantzamendua onartu dau, eta, gaur onartutako finantziazino bideen arabera, udal euskaltegiek 10.900.000 euroko dirutzea jasoko dabe HABEtik.

Diru kopuru horri euskaltegiek ikasleei kobretan deutseezan matrikulak eta ikasleei Eusko Jaurlaritzeak zuzentzen deutsezan diru-laguntza zuzenak gehituko jakoz, azken honeek kurtso amaieran eta emoitzen araberakoak.

Joan dan ikasturtean, Euskadiko 39 udal euskaltegietan, bertako 304 irakasleen eskutik, 10.500 heldu ibili ziran euskerea ikasten edo hobetzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu