Gotzon Garate Goian Bego
2008-10-08 11:42Minbiziari aurre egin guran, ebakuntzea tarteko, azken hileotan burrukan ibili ostean, Bilbon hil da 74 urte zituala.
Gotzon Garate euskaltzalearen aldeko hileta eleizkizuna gaur, urriak 9, izango da Deustuko Unibersidadeko Kapera Gotikoan arratsaldeko 19:00etan.
Gotzon Garate Goihartzun jauna Elgoibarren jaio zan 1934. urtean. Durangoko Jesuiten ikastetxean egin zituan batxiler ikasketak. Bolada horretan hartu eban euskal kontzientzia eta euskerearen aldeko jarrerea eta azken urteotan eten barik jardun dau horretan.
Ikasketei jakokenean, ondokoak nabarmenduko geunkez: Filosofian doktore Madrilgo Complutense Unibersidadean; Teologian lizentziatua Insbruckeko Unibersidadean; Filologia Erromanikoan lizentziaduna Deustuko Unibersidadean eta Marxismoan espezializazinoa Friburgoko Unibersidadean.
Deustuko Unibersidadean Euskal Filologia karrerea sortu eban 1978an. Euskal gaien ganean makina bat idazlan eta eretxi artikulu idatzi zituan. Nobela poliziakoak, ipuinak, bidaia kronikak, marxismoaz... beti euskeraz.
Euskal atsotitzak eta esamoldeak batzen be sekulako lana egin eban. 'Atsotitzak. Refranes. Proverbes' liburura herririk herri entzun eta jasotako 27.173 atsotitz batu zituan. Esamoldeak, barriz, 36.000 batu zituan.
Hona hemen, Gotzon Garateri Bizkaie!-k egindako alkarrizketak:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!