IBertsu, Iparraldeko Txapelketearen tenorea!

Bizkaie! 2008-10-08 18:16   Bertsolaritzea

Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak azken urteetan egindako lanari esker aurten, lehen aldikoz, Iparraldeko Xapelketea antolatuko da. Udagoien honetan hamasei bertsolari lehiatuko dira hiru kanporaketatan.

Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak azken urteetan egindako lanari esker aurten, lehen aldikoz, Iparraldeko Xapelketea antolatuko da. Udagoien honetan hamasei bertsolari lehiatuko dira hiru kanporaketatan. Finala Donibane Lohitzunen jokatuko da. Horren guztiaren barri emon dabe gaur goizean Donibane Lohitzuneko alkate Peyuco Duhart jn.ak, Bertsularien Lagunak alkarteko kideek eta bertsolariek.


Ereiteko tenorea

'Inarrosten ez dena lurpean gelditzen da usu. Gerta liteke lurra harrotzen hasi eta hazi zenbait haizeak eramatea. Gerta liteke, baina zakua haziz ontsa betea duenak ez du ereitearen beldurrik.

Zakua haziz betetzen aritu gara gaur arte. Gure lurrik ez, eta Nafarroako auzoekin partekatutako lurretan zaildu gara. Nork bere lurrik ez badu, haziz bete zakua alferrik dela ohartu gara, ordea. Horregatik da gure lurra harrotu eta zakuan ditugun haziak bertan zabaltzeko tenorea. Lurrak zabalduz ernatuko baitira haziak, haziak ernatuz zabalduko baitira lurrak.

Lapurditik Xiberora, Hendaiatik Eskiulara, bada zer landua, eta gure lurra lantzeko euskara dugu golde. Aspaldi galtzeko puntuan omen den tresnari hats eman nahi diogu, eta gorputz. Berak egiten baikaitu ezberdin, berak bertako, berak munduko.

Bertso-eskolen gisan, funtsean. Begi-belarriak hetsirik eta pentsatzeko astirik gabe bizi den jendartean, garrantzitsua baita gelditu, ingurura begiratu, eta gogoetatzen ikastea. Garrantzitsua, iragana eta geroa uztartzeko, bakotxaren izaera lantzeko.

Bertso eskolei esker bete dugu zakua. Horregatik gatoz haziak erein eta lurrak iraultzera. Urriaren 18an Donibane Garazin, urriaren 25ean Luhuson, azaroaren 2an Urdiñarben, eta azaroaren 15ean Donibane Lohizuneko jai-alaian, emanen dira argira itzaletan landuak. Inarrosten ez dena lurpean gelditzen delako, eta larrazkeneko loreak ere ederrak direlako'.

EREITEKO TENOREA
HIZKUNTZAREN TENOREA
BERTSOAREN TENOREA
IPARRALDEKO TXAPELKETAREN TENOREA

Kontuak kontu, 16 bertsolarik kantauko dabe lehenengo faseko saioetan eta horreetatik zortzik kantauko dabe Donibane Lohitzuneko finalean. Ondokoak izango dira parte-hartzaileak: Maddalen Arzallus, Xan Alkhat, Gillen Hiribarren, Xumai Murua, Mizel Mateo, Kristiñe Txoperena, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Patxi Iriart, Mixel Aire, Karlos Aizpurua, Ekhi Erremundegi, Eneritz Zabaleta, Egoitz Zelaia, Odei Barroso eta Miren Artetxe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu