Jon Maiak Artium museoko 'Arterako hitzak' programan parte hartuko dau gaur

Bizkaie! 2008-10-08 12:32

bertsolari eta nobelagile urretxuarrak programearen berbaldi-sortearen udagoieneko sailari hasierea emongo deutso Gazteizko Artium zentro-museoan 20:00etan.

Jon Maia bertsolari eta nobelagile urretxuarrak Gasteizko Artium zentro-museoak ikusteko arteen eta literaturaren artean zubia ezartzeko antolatzen dauen 'Arterako hitzak' programan parte hartuko dau gaur, 20:00etatik aurrera, berbaldi-sortearen udagoieneko sailari hasierea emoteko.

Berbaldiaren abiapuntutzat Artium Bildumako artelan bi hartu ditu Maiak, oso desbardinak ganera: alde batetik, Juan Antonio Aguirre margolari madrildarraren 'La película era la política' margolana eta, bestetik, Fernando Sinaga aragoiarraren 'La estructura de la memoria' eskultura.

Sarritan, euskeraz eta gaztelaniaz idazten daben idazle ezagunak izan dira Artiumen, besteak beste, Bernardo Atxaga, Angeles Caso, Eduardo Mendicutti, Kirmen Uribe, Belen Gopegui, Lucia Etxebarria, Unai Elorriaga, Espido Freire edota Mariasun Landa, eta Artium Bildumako artelan baten inguruan, bakotxak bere erara, istorio bat kontau dau.

Jon Maia Soria Urretxun jaio zan 1972an, baina egun Zumaian bizi da. Euskal Filologian lizentziaduna da, eta bere alderdi ezagunena bertsolaritza arlokoa da, birritan ailegau baita finalera Euskal Herriko Txapelketan. Maiak hainbat komunikabidetan idatzi izan ditu artikuluak eta musikearen munduan be ibilitakoa da, Karidadeko Benta taldeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu