Niniak egitasmoak euskal ikus-entzunezkoen zabalpena sustatuko dau atzerrian
2008-10-08 14:02 BarriakIkus-entzunezko enpresen presentzia alorreko nazinoarte mailako azokatan laguntzea eta Niniak markea erabiliz euskal produkzinoaren azokea eta ferietako zabalpena eragitea helburu dauen diru-laguntzinoa 116.500 eurokoa da.
Kultura sailburuak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak euskal ikus-entzunezkoen kanpoko zabalpena bultzatzea helburu dauen Niniak egitasmoa onartu dau. Ikus-entzunezko enpresen presentzia alorreko nazinoarte mailako azokatan laguntzea eta Niniak markea erabiliz euskal produkzinoaren azokea eta ferietako zabalpena eragitea helburu dauen diru-laguntzinoa 116.500 eurokoa da.
Niniak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ikus-entzunezko alorra sustatzeko egitasmoa da, eta, arlo hau sendotzeko eta nazinoarteko ateak zabaltzeko asmoz, sektorea batzen dauen Eiken Euskadiko Ikus-entzunezko Clusterrarekin alkarlanean egiten da.
Egitasmo honen bitartez, Euskadin produzidutako ikus-entzunezko lanek munduko merkatuetan presentzia izan daien eragitea dau helburu, hau da, nazinoarteko ikus-entzunezkoen merkatuan Euskadiko produktore eta enpresa banatzaile independenteen presentzia babesteko helburua dauka egitasmoak.
Horretarako, babesa emongo jake nazinoarte mailako ikus-entzunezko zenbait merkatutan parte hartzen daben enpresei, eta Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzeak nazinoarte mailako ikus-entzunezko azokatan standak antolatuko ditu Niniak egitasmoaren barruan, bertan parte hartzen daben euskal produktore eta enpresa banatzaileak babesteko asmoz.
Kontuak kontu, kanpoko presentzia bultzatzea helburu, ondokoak dira egitasmoaren barruan sartzen diran azokak: Film-produktoreen Nazinoarteko Federazinoak (FIAPF) 'A' moduan sailkatutako beste herrialdeetako nazinoarteko zinemaldiak (Berlin, Cairo, Cannes, Karlovy Vary, Locarno, Mosku, Mar de Plata, Xangai, Tokio eta Venezia); NATPE (AEB); AFM (AEB); MIPTV (Frantzia); MIFA (Frantzia); Sunny Side of the Doc (Frantzia); MIPCOM (Frantzia); MIFED (Italia); IDFA (Herbehereak); Cinema Jove Nazinoarteko Zinemaldia (Espainia); Clermont-Ferrand-eko Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldia (Frantzia); eta Siggraph-eko 3D animazinoko Nazinoarteko Zinemaldia (AEB).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!