Hedatuz, euskal kultura eta zientziaren liburutegi digitala

Bizkaie! 2008-10-07 12:08

Eusko Ikaskuntzearen Euskomedia Fundazinoak martxan jarri dauen tresna barriari esker, internauta guztien esku egongo dira Eusko Ikaskuntzeak 1918tik editautako aldizkari, monografiko eta obra espezializau guztiak, bai eta 1907tik honako Eusko Ikaskuntzen Nazinoarteko Aldizkariaren bilduma osoa be.

Eusko Ikaskuntzearen Euskomedia Fundazinoak Hedatuz euskal kultura eta zientziaren liburutegi digitala jarri dau martxan. Tresna barriari esker, internauta guztien esku egongo dira Eusko Ikaskuntzeak 1918tik editautako aldizkari, monografiko eta obra espezializau guztiak, bai eta 1907tik honako Eusko Ikaskuntzen Nazinoarteko Aldizkariaren bilduma osoa be.

Euskomedia Fundazinoak prentsa ohar bidez azaldu dauenez, ekimen barriak testu osoaren 5.000 artikulu eskainiko ditu, hainbat arlotakoak ganera, Historia, Antropologia, Artea, Zientzia Politikoak, Soziologia eta Hizkuntzalaritzea nagusitzen diran arren.

Hedatuz liburutegi digitalak egitasmoaren egitekoagaz bat datozan erakundeakaz alkarlana bultzatu gura dau. Holan ba, edegita dago baliabide digitalen eta, oro har, euskal kultureagaz eta zientziagaz loturiko material bibliografikoen ikuskapena, zabalkundea eta eragina gehitzeagaz bat egiten daben erakundeei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu