Atxarte Lopez de Munainek 'Higikaria' jantza-ikuskizuna eskainiko dau Gernikan
2008-10-09 11:52 KultureaLondonen egindako ikasketa-egonaldia amaituta, Atxarte Lopez de Munain gernikarra buru-belarri egon da 'Higikaria' jantza-ikuskizun barria preparetan eta bariku honetan estreinauko dau, 20:30ean, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo Antzokian. Ikuskizunerako sarrerak 4 euroan izango dira salgai Lizeo Antzokian bertan edota BBKren danetarako kutxazain automatikoetan.
Londonen egindako ikasketa-egonaldia amaituta, Atxarte Lopez de Munain gernikarra buru-belarri egon da 'Higikaria' jantza-ikuskizun barria preparetan eta bariku honetan estreinauko dau, 20:30ean, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo Antzokian. Ikuskizunerako sarrerak 4 euroan izango dira salgai Lizeo Antzokian bertan edota BBKren danetarako kutxazain automatikoetan.
Gernikako Udaleko iturrien arabera, hiru jantzarik parte hartzen daben jantza garaikideko ikuskizuna da 'Higikaria', Jorge Oteizaren 'Par Móvil' lana oinarri hartuta esferearen izaera mobikorra aztertzen dauena.
'Espazio horretan bizi diran elementuen arteko lotura espazialetik, alkarbiziteko arau barriak sortzen dira. Ebitau ezineko kausa-efektu bat sortzen dauen hari apurtezin batez alkarturik, espazio horretan bizi diran elementuak bakotxaren rola aldatzera behartuta bizi dira, etenin barik agintari izatetik agindua izatera pasauta eta alderantziz'. Ikuskizuna Michael Gordon eta Philip Jeck musikarien lanetan inspirauta dago.
Biografia
Atxarte Lopez de Munainek 1988an hasi zituan jantza-ikasketak. Urte berean, Arte Ederretan graduau zan. Ixuri Gallastegi, Blanca Arrieta eta Matxalen Bilbao irakasleakaz jardun ostean, Euskadiko Koreografoen III. eta IV. Erakustaldietan parte hartu eban eta birak egin zituan 'Oskola' lanagaz.
Gero, beste lan batzuk etorriko ziran eta 2004. urtean Koreografia Master bat egitera joan zan London Contemporary School of Dance ezagunera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!