Jon Gerediaga bilbotarra Poesiaren 2008ko Espainiako Sari Nazionalaren finalistea izan da

Bizkaie! 2008-10-07 18:19

Antzerkiola Imaginarioa antzerki taldeko gidoilaria da Jon Gerediaga (Bilbo, 1975). Idazlea be bada, eta bi poema liburu argitaratu ditu: 'Fitola balba, karpuki Tui' (Pamiela, 2004) eta 'Jainkoa harrapatzeko tranpa' (Pamiela, 2007). Azken obra horregaz, Espainiako Literatur Kritikarien Elkartearen saria be irabazi dau aurten, euskearazko poesiaren arloan.

'Jainkoa harrapatzeko tranpa' obreagaz, Jon Gerediaga bilbotarra Poesiaren 2008ko Espainiako Sari Nazionalaren finalistea izan da. Espainiako Kultura Ministerioak emoten dauen sariaren irabazlea Joan Margarit katalana izan da, 'Casa de Misericordia' lanari esker.

Antzerkiola Imaginarioa antzerki taldeko gidoilaria da Jon Gerediaga (Bilbo, 1975). Idazlea be bada, eta bi poema liburu argitaratu ditu: 'Fitola balba, karpuki Tui' (Pamiela, 2004) eta 'Jainkoa harrapatzeko tranpa' (Pamiela, 2007). Azken obra horregaz, Espainiako Literatur Kritikarien Elkartearen saria be irabazi dau aurten, euskearazko poesiaren arloan.

Saria erabagi dauen epaimahaia ondokoek osotu dabe: Pere Gimferrer (Espainiako Erret Akademia); Francisco Xavier Carro (Galiziako Erret Akademia); Francisco Javier Rojo (Euskaltzaindia); Carles Miralles (Ikasketa Katalanen Institutua); Luis Garcia Montero (Unibertsitate Espainiarren Errektoreeen Biltzarra); Luis Alberto de Cuenca (Kiritikari Literarioen Espainiako Elkartea); Juan Molla (Idazleen Elkargoa); Pedro Miguel Lamet (Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioa; Clara Janés (Kultura Ministerioa); eta azken bi urteetan saridunak izan diran José Manuel Caballero Bonald eta Olvido Garcia idazleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu