Woody Allen Bartzelonan hasiko da bere pelikula barria filmetan, garagarrilaren 9an
2007-06-22 02:00 BarriakFilmaren argumentu eta gorabeheren ganeko informazinorik oraindino ez da emongo, baina aktore-zerrendan dagoz Scarlett Johansson, Javier Bardem, Rebecca Hall eta Penelope Cruz. Filmazinoa abuztuaren amaierara arte luzatuko da, Bartzelonako eta Asturiasko leku desbardinetan.
‘Nomadak Tx’ pelikuleak Film Musikal Onenaren saria irabazi dau Washingtonen
2007-06-22 02:00 Barriak‘Nomadak Tx’ filmak Musikazko Dokumental Onenaren saria jaso dau Washington D.C. urian oraintsu egindako Discovery Channel telebista katearen Silverdocs Zinemaldian, AEBetako dokumentalaren alorreko izen handiko zinemaldian, hain zuzen.
Eustatek eskola webgunea aurkeztu dau
2007-06-22 02:00Estatistika ofiziala gero eta ezagunagoa eta erabiliagoa izateko beharra ikusi dau Estatistikearen Euskal Erakundeak eta horrek bultzatuta sortu dau
webgunea.Komunikabideen jarrerea salatzeko erakusketea zabaldu dabe Rekalde aretoan
2007-06-22 02:00Bagilaren 21etik irailaren 2ra, erakusketeak Sean Snyder iparamerikar artistearen sei proiektu barrienak batu ditu, Irakeko gerra sasoian komunikabidek izandako jarreren ganekoak.
Miren Jaio: ‘artea eraso moduan sentiduten dogu sarri’
2007-06-22 02:00 BarriketanArte-kritikaria, Periferiak’07-ren koordinatzailea
Zinemaldiak Philippe Garrel zinemagile frantsesaren lana omenduko dau
2007-06-22 02:00 BarriakIrailaren 20tik 29ra bitartean egingo dan Donostiako 55. Nazinoarteko Zinemaldiak atzera begirako sail bat eskainiko deutso zinemagile frantsesaren lanari. Garrel Frantziako zinematografiaren zinemagilerik independenteenetakoa da, 'nouvelle vague' korrontearen ondorengo zuzena.
Igartubeiti baserri-museoa zabaldu dabe
2007-06-21 02:00Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria, XVI. eta XVII. mendeetako egurrezko arkitektura tradizionalaren adibide onenetarikoa eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren erakusle garbia da.
UEUren Eibarreko udako ikastaroak aurkeztuko ditue gaur
2007-06-21 02:00Aurtengo ikastaroak garagarrilaren 2tik 13ra izango dira. Eibarkoez gan, garagarrilaren 13tik 19ra Baionan egingo dira udako ikastaroak, eta garagarrilaren 16tik 20ra bitartean, Iruñean.
Maddi Oihenartek Madrilen joko dau garagarrilaren 21ean
2007-06-21 02:00 MusikeaKantari zuberoarraren kontzertua 'Los Veranos de la Villa' izeneko musika jaialdian izango da, Patio del Conde Duque aretoan, 21:30ean.
Zamudioko Kamara Korala Madrilera doa
2007-06-21 02:00 Musikea 20 urtez musika korala zabaltzenIratxe Gezuraga zuzendariaren aginduetara Zamudioko Kamara Koraleko 11 gazteek euren ahotsaren indarra erakutsiko dabe Madrilen bagilaren 23an. Ekitaldia Madrileko Loiolako Inazio Deunaren eleizan izango da arratsaldeko 19:30etan.
New Model Army ingelesak izango dira Bermeoko Aritzatxu Rock Free jaialdiko izarrak
2007-06-21 02:00 MusikeaNew Model Army banda ingelesa izango da garagarrilaren 14an Bermeon egingo dan Aritzatxu Rock Free jaialdiko izarra. Aurreko edizinoetan bezela, hitzordua herri bizkaitarreko Pergolan izango da, doban, eta kanpatzeko aukerea be eskainiko dau, hau be doban.
Iñaki Iturriotz: ‘guk ez dogu bertsoa lehia moduan ulertzen’
2007-06-21 02:00 BertsolaritzeaOraintsu, 'Bertsotan atalean, Santutxuko bertso-eskolea izan genduan berbagai eta oraingoan barriz, Arratiako bertso-eskolea eta batez be, Zeanuriko bertso-eskolearen ibilbidea eta jarduna aztertuko doguz. Bertan kantu kantari eta kontu kontari ibilten dan Iñaki Iturriotzi egin deutsagu alkarrizketea bertako barri emoteko.
Baron Rojok Bilboko kontzertua grabauko dau 25. urteurreneko CDa eta DVDa atarateko
2007-06-20 02:00 MusikeaAbuztuaren 23an izango da kontzertua Bilboko Botika Zaharrean, Aste Nagusiko ekitaldien barruan. Talde beteranoaren hamaseigarren diskoa izango da, igaz Ultimasmentes lana kaleratu ostean.
Jokin del Amok irabazi dau Basque Research-en V. Tesi Saria
2007-06-20 02:00Elhuyar Fundazinoak www.basqueresearch.com webgunearen bitartez antolatu dauen V. Tesi Sariaren irabazleak zeintzuk diran jakinarazo dau. Lehenengo saria Euskal Herriko Unibersidadeko Jokin del Amo Iribarren ikertzailearentzat izan da, ‘Nuevos marcadores tumorales: buscando las 7 diferencias’ izeneko lanagaitik.
Euskera eta euskal kulturako ikastaroak emongo ditue Txileko lau unibersidadetan
2007-06-20 02:00 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Txileko lau unibersidadeakaz (Santiagoko Universidad Nacional, Valparaisoko Universidad Nacional, Santiagoko Universidad Pontificia eta Valparaisoko Universidad Pontificia) euskera eta euskal kulturearen ezagutza sustatzeko indarrean diran alkarlan-hitzarmenak jarraitzeko baimena emon deutso Kultura Sailari.
Ken Zazpik zemendian atarako dau laugarren diskoa
2007-06-20 02:00 MusikeaEuskal Herriko pop-rock talderik ezagunenetarikoa irailaren 3an hasiko da kanta barriak grabetan. Nahasketea eta masterizazinoa Los Angelesen (AEB) egingo dabe, Rafa Sardina bermeotarraren estudioan.
Eusko Jaurlaritzeak 514.000 euro emongo ditu euskerazko liburugintzea sustatzeko
2007-06-20 02:00 Euskerea berbagaiEuskerazko liburugintzea sustatzera zuzenduriko deialdi honetara, hezkuntza-liburuak eta erreferentziazko liburuak (entziklopediak eta antzekoak) ez eze, euskeraz produzidutako beste liburu batzuk be aurkeztu leikiez argitaletxeek.
Ocean's thirteen
2007-06-20 02:00 Zinema kritikakOcean's thirteen honetan gehien harritzen gaituana zera da: jatorrizko filmaren antz-antzeko argumentua daukala; oraingoan, ostera, personaiak aurkezteko beharra sobran dago; halanda ze, film arin eta entretenigarriagoa itxaron geinkean. Baina, zoritxarrez, ez da halangorik jazoten.
Chucho Valdés izango da aurtengo Getxoko Jazzaldiko artista nagusia
2007-06-20 02:00 MusikeaGaragarrila gero eta hurrago dago eta, hilebeteagaz batera, baita jazz denporaldia be. Oraingoan be, Getxoko Nazinoarteko XXXI. Jazzaldiaren eskutik hasiko da Euskadiko 2007ko Jazz zikloa. Aurten, garagarrilaren 4tik 8ra egingo da jazzaldia eta, bost egun horreetan, Getxoko kaleak musikaz jantziko dira.
Artista txikienen sortze-lanak ikusgai Guggenheimen
2007-06-19 02:00 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak ‘Artea ikasbide’ programearen hamargarren edizinoa jarriko dau martxan abuztuaren 26ra bitartean. Bertan, 178 ikasleren lanak batuko dira, 2006-2007 ikasturtean artista txikiek egin dituezan sortze-lanak.























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...