Keith Richards musikariak autobiografia argitaratuko dau
2007-08-02 02:00 MusikeaZazpi miloe euro baino gehiago lortuko ditu Keith Richards ‘The Rolling Stones’ taldeko gitarrista eta konpositoreak bere bizitzearen ganean idazteagaitik.
Zazpi miloe euro baino gehiago lortuko ditu Keith Richards ‘The Rolling Stones’ taldeko gitarrista eta konpositoreak bere bizitzearen ganean idazteagaitik. Autobiografiak bere bizitza osoa jasoko dau, Dartford jaioterrian umea zala koruko abeslaria izan zanetik, rockaren mito bizia bihurtu arte.
‘Bere bizitzaren historia izango da’, esan dau Michael Pietsch editoreak, Little, Brown and Company argitaletxeak irabazi dauen eskaintzearen ondoren Richardsegaz akordioa lortu eta gero. Liburuak oraindino ez dau izenbururik eta 2010erako kaleratzea aurreikusi dabe. Idazteko, 63 urteko Richardsek bere laguna dan James Fox nobelagilearen laguntzinoa izango dau.
Taula ganean emondako ia 50 urteko bizitzearen, drogakaz eta alkoholagaz izandako gehiegikerien, emakumeen eta Mick Jaggerregaz izandako matraken inguruan berba egin dauen arren, editoreek adierazo dabe liburuak argitaratu bako istorio eta txikikeriak jasoko dituala, taldeak eta bere gitarristeak munduan zehar dituezan milioeka zaleen ‘gozamena’ eragingo dabenak.
Richards ez da bere biografia idatziko dauen lehenengo taldekidea. Izan be, 1990ean, Bill Wyman baxu-jole ohiak ‘Stone Alone’ idatzi eban eta Ron Wood gitarristearen bizitzearen nondik norakoak hilabete gitxi barru kaleratuko dira. Ganera, Jagger bera be bere liburu biografiko propioa idazten hasi zala zabaldu zan baina abrozidu eta idazteko ezer interesgarririk topetan ez ebala eta, itxi egin ebala dinoe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!