Cesar Borgia eta Nafarroa

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2007-03-07 01:00

‘... nahi eban guztia eukanak’

Maitatua eta gorrotatua izan zan Cesar Borgiak Euskal Herriagaz lotura zuzena eukan, hain zuzen be, Nafarroako Erresumeagaz eta batez be Bianako herriagaz, bertan hil zalako 1507an.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

‘Ikasle guztiak euskaldunduko dituan erreformea behar dogu’

Bizkaie! 2007-03-07 01:00   Euskerea berbagai

‘Zoritxarrez, oraindino hezkuntza-sistemeak ikasle elebakarrak sortzen jarraitzen dau, gazte gehienek gaztelania edo frantsesa besterik ez dakiela amaitzen ditue oinarrizko ikasketak’, adierazo dabe Kontseiluko ordezkariek.

Pirritx eta Porrotx pailazoek Korrika txikirako kantea sortu dabe

Bizkaie! 2007-03-07 01:00   Musikea

Txis pun! Korrika! izenagaz, Korrika 'handiaz' disfrutau ezin daben umeei zuzenduta dago kantea, Korrika txikian ilusinoz eta emozinoz gozetako.

Heldu hitzari, lekukoari, euskereari, alkarlanari, herriari

Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoko Lehendakaria Bizkaiek Bizkaierara Moldatua 2007-03-07 01:00   Euskerea berbagai

Euskereak deutso izena emoten HERRI honi, EUSKEREAren HERRIAri, Euskal HERRIari, eta hemen bizi garanok dogu, gaur eta hemen, haren indarbarritzea topetako erantzukizuna oso-osorik.

Arratia eta Lea Artibai BBK Sariketatik kanpo

Bizkaie! 2007-03-07 01:00   Bertsolaritzea

Busturialdearen (366 puntu) kontra Lea Artibaiko taldeak (343 puntu) galdu eta Durangaldearen (384 puntu) eta Arratiaren (346,5 puntu) arteko lehian, Durangaldea nagusitu ostean, finalistak datorren astean egingo diran saio bietako irabazleak izango dira.

Konpondu.net, herritarrek euren eretxiak emoteko webgunea

Bizkaie! 2007-03-06 01:00 Lehenengo buletinaren bialketea egin dabe webgunearen datuen barri emoteko

Eusko Jaurlaritzeak, gizartearen eretxiak jasoteko helburuagaz, www.konpondu.net webgunea jarri dau martxan oraintsu eta honezkero lehenengo buletina bialdu dabe, datu estatistikoen barri emoteko.

Irati Anda eskalatzaileak Europako Boulder Txapelketan parte hartuko dau

Bizkaie! 2007-03-06 01:00   Euskaldunak munduan

Martiaren 16tik 18ra izango da txapelketea, Birminghamen (Ingalaterra)

Euskadiko eta Espainiako kirol eskaladako txapelduna ez dago bere sasoirik onenean baina ahal dauen guztia egiten ahaleginduko dala jakinarazo dau.

Arrantzaleak soldadu bihurtu ziranekoa

Bizkaie! 2007-03-05 01:00

1937ko martiaren 5ean izandako Matxitxako burrukaldiaren 70. urteurrena gogoratzeko eta batailan hildako itsasgizon, emakume eta umeak omentzeko ekitaldia egingo dabe gaur, martiak 5, Bermeon erbesteko Eusko Jaurlaritzeak 1978an ezarritako ‘Itsas Gudarien Eguna’-ren harian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Migel Mari Elosegi, Ibon Cancio eta Arantzazu Villanueva: 2007ko CAF-Elhuyar saridunak

Bizkaie! 2007-03-05 01:00

CAF-Elhuyar sarietako edizino honetan, 13 dibulgazino-artikulu aurkeztu dira guztira, eta, aurreko urteetan baino gitxiago izan arren, kalidadea hobea izan da epaimahaiaren ustez.

The Who taldearen kontzerturako sarrerak salgai

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Musikea

Talde ingelesak Barakaldoko BEC erakustazokako Bizkaia Arenan maiatzaren 19an emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero, 40 eta 55 euro bitartean.

Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketen irabazleak maiatzaren 12an jakinarazoko ditue

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Barriak

Nontzefilm lehiaketara 155 lan aurkeztu dira eta horreetatik 50 Euskal Herrikoak izan dira. Nontzeflash lehiaketan, barriz, 154 film jaso ditue antolatzaileek; horreetatik 6 Euskal Herrikoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etxabe, Perea eta Agirre aurrera Nafarroa eta Arabako txapelketetan

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Bertsolaritzea

Joxe Juan Zubieta ‘Etxabe’-k Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela lortu dau astegoienean Goizuetan jokatutako bigarren finalaurrean.

Arabako Txapelketan, barriz, Oihane Perea eta Manex Agirre finalaurreetarako sailkatu dira.

Ikus-entzunezko II. Jardunaldiak Erandion

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Barriak Martiaren 7tik 9ra bitartean

Ikasleei, irakasleei eta, oro har, interesa daukan edonori ikus-entzunezko mundua hurreratzea da martiaren 7tik 9ra bitartean egingo diran jardunaldien helburu nagusia.

Getxoko Jazzaldiko talde lehiaketan parte hartuko daben taldeak aukeratu ditue

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   Musikea Garagarrilaren 4tik 7ra bitartean joko dabe

People Are Machines (Danimarka), Thinktank (Holanda), Andrew's Quartet (Errusia) eta Mr. Chacho (Espainia) aukeratu ditu epaimahaiak.

Talka Tour 2007: Fermin Muguruza & Afro-Basque Fire Brigade

Amaia Apaolaza 2007-03-05 01:00   Musikea

Fermin Muguruza eszenatokira bueltauko da. Hiru urtez zuzenekoetan parte hartu barik egon ondoren, garapen personalerako ekintza eta sormena bizimodu eta abiaburu dituan eszenatokiko animaliaren bueltea da hau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

La Fundicion, Joera Barrien Max Saria

Bizkaie! 2007-03-05 01:00   sariak-autortzak

Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak aho batez erabagi dau Joera Eszeniko Barrien sari berezia La Fundicion Aretoari emotea. Hau da izendapen zuzenaren bitartez ezartzen dan lau sarietako bat, Arte Eszenikoen Hispanoamerikarra (Julio Boccak jasoko dauena), Kritikearen Saria eta Ohorezko Sariagaz batera.

Clef du vin

Imanol Sarasola Enologoa 2007-03-02 01:00   Jan edanak

Ikerkuntza eta aurrerapen teknologikoei esker, gero eta tresna gehiago merkaduratzen dira ardaoaren mundua hobetzeko eta barritzeko helburuagaz. Oraingoan, segundu bakarrean ardaoari urtebete zahartzen laguntzen deutson tresnea izango dogu berbagai.

Nafar batek gidabaimeneko 26 puntu galdu ditu bi egunetan

Bizkaie! 2007-03-02 01:00

Alkoholemia positibo bi (6 puntu), abiadura gehiegikeria bat (6 puntu), gidatze arriskutsua (6 puntu) eta agenteen aginduei kasurik ez egitea (4 puntu) izan dira arau-urraketak.

Letters from Iwo Jima

Joseba Terreros 2007-03-01 01:00   Zinema kritikak

Honako hau gomuta historikoa berrikusteko lana da eta, ondorioz, ezelako gozagarri barik jasotako gerra eszena gordin eta ikaragarriak ikusteko aukerea dago, indarkeriaren krudelkeria agirian iminteko.

Mundu globalizatuaren konkistatzaileak (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-03-01 01:00   Bidaide

Txinan, euskal komunidadea gero eta handiagoa da. Euskaldun batzukaz bat egin dogu euren bizimodu barria aztertzeko eta, bide batez, Txinaren ganean daben eretxiaz berba egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)