Guggenheim Bilbao Museoan euskal arteari eskainitako bi erakusketa izango dira
2007-05-14 02:00 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak euskal arteari eskainitako bi erakusketa aurkeztuko ditu bere hamargarren urteurrenaren harira. Lehenengoa: ‘Ezezagunak: Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak’ da eta, atariko legez, euskal arteak izan dauen garapena erakustea izango dau helburu. Bigarren erakusketea, ‘Bakoitzaren nahiera’ urrian inaugurauko da eta abagune honetarako propio artelanak sortu dituen hamabi artista aurkeztuko ditu.
Herrien arteko II. Berba Probak Mungian
2007-05-11 02:00 Bertsolaritzea‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean
Herritarren ekimenari esker eta TAKET bertsozale alkarteak bultzatuta, maiatzaren 12an Herrien arteko II. Berba Probak egingo dira. Goizeko hamaiketan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen bigarren edizinoa da aurtengoa.
Sweet Oblivion bizkaitarrek lehenengo diskoa aurkezteko birea egingo dabe
2007-05-11 02:00 MusikeaAlfonso Arana Cujo talde getxoztarreko konpositore, abeslari eta gitarristearen proiektu barria da Sweet Oblivion. Rock amerikarraren iturrietatik edaten dauen ‘Wasted Lovesongs’ diskoa aurkeztuko dabe maiatzean eta bagilean Euskal Herrian eta estaduan.
‘III. Mundumira’ Aretxabaletan 2007ko bagilaren 1, 2 eta 3an
2007-05-11 02:00 MusikeaMundumirak, bost kontinenteetako musika, antzerkia, gastronomia eta artisautza ezagutzeko bidaia proposatzen deusku. Horrezaz gan, alkartrukerako eta eztabaidarako kultura anitzeko foroak, haur topaguneak, jaia ospatuko dan ingurua ezagutzeko ibilaldiak, kirol lehiaketak, liburu azokak eta musikea izango dira.
Spider-man 3
2007-05-11 02:00 Zinema kritikakPeter Parkerrek lortu dau azkenean superheroiaren betebeharrak eta Mary Janerenganako maitasuna orekatzea. Baina ekatxa dator. Spidermanen mozorroa bat-batean eraldatuko da. Kontuak kontu, pelikula gogaikarria da, bizitasun bakoa, txarra eta betelan nahiz moralkeria merkeaz betetakoa. Umeak be abroziduteko modukoa.
Oskillasoren ‘Kurloiak’ liburua aurkeztu dabe Gernikan
2007-05-11 02:00 KultureaIzen horregaz argitaratu eban Jose Basterretxea Oskillaso-k bere lehenengo nobelea 1962an, testua ezeze azaleko eta barruko irudiak be berak egindakoak dituala. Nobela horren edizino barriztua aurkeztu dau Labayru Ikastegiak Gernikan.
Nontzeflash eta Nontzefilm lehiaketen sarituak jakinarazo ditue
2007-05-11 02:00 BarriakNontzeberri euskerazko kultura atariak Bilboko Zine Fantastikoaren (FANT) Jaialdiaren laguntzinoagaz antolatutako ‘Nontzeflash IV. Animazinozko Film Laburren Jaialdia’ eta ‘Nontzefilm III. Fikzinozko Film Laburren Jaialdia’ lehiaketen irabazleei maiatzaren 12an emongo jakez sariak, Nontzeberri Gaua dalakoan, Bilboko Capitol zine-aretoetan gaueko 20:00etatik aurrera.
Ardaogintzarako lege proposamen barrirako nondik norakoak
2007-05-11 02:00 Jan edanakBruselako iturrien arabera, aurretiaz erabagitako 400.000 hektarea izan beharrean lurretik atara beharreko mahastiak, 200.000 hektarea izatea proposatzekotan omen dabil Europako Batzordea ardaoaren erreformarako sektoreari.
Ozzy Osbournek ‘Black Rain’ disko barria atarako dau
2007-05-10 02:00 MusikeaBlack Sabbath talde mitikoko kantari izandakoak maiatzaren 22an kaleratuko dau azken sei urteotan abesti barriakaz hornidutako estudioko lehenengo lana.
Unai Basurko: 'azken helburua ez ahaztutea da garrantzitsuena'
2007-05-10 02:00 Barriketan'Velux 5 Oceans' estropadea hirugarren amaitu dauen bizkaitarra
Gaztezulo.com webgunea martxan dago
2007-05-10 02:00 KultureaGaztezulo aldizkaria barrituta etorri zan apirilean. Eta orain, maiatzean, webgunea www.gaztezulo.com aurkeztu barri dabe. Beste gazteakaz berba egiteko, kontsejuak eskatzeko edo emoteko, dudak argitzeko, unibersidadeko apunteak trukatzeko, planak egiteko edo beste hainbat gauzatarako gunea izango da.
Ikus-entzunezko klusterren foroa izango da Eiken, Galizian
2007-05-10 02:00 Euskaldunak munduanEuskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko (Eiken) zuzendari Itziar Menak eta presidente Ricardo Gonzalezek Konpostelako Santiagon maiatzaren 10ean egingo dan Espainiako Ikus-entzunezkoen Klusterren I. Foroan izango dira.
The Dubliners taldeak joko dau Bilbo Hiria Irratiaren 10. urteurreneko jaian
2007-05-10 02:00 MusikeaIrlandako talderik mitikoenetakoa Bilboko Kafe Antzokian izango da maiatzaren 23an, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrenaren harira. Irlandako musika tradizionalak emon dauen talderik garrantzitsuena da The Dubliners.
Iñigo Barberenaren kartelak iragarriko dau aurtengo Aste Nagusia
2007-05-10 02:00Iñigo Barberena iruindarraren 'Aste Nagusiko Bikotea' kartela da 2007ko Aste Nagusiko kartel irabazlea. Kartelean Marijaia eta Gargantua agiri dira, Aste Nagusiko elementu gogoangarriak egilearen esanetan.
Unai Basurko: 'azken helburua ez ahaztutea da garrantzitsuena'
2007-05-10 02:00 Euskaldunak munduan'Velux 5 Oceans' estropadea hirugarren amaitu dauen bizkaitarra
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartela lehiaketa bidez aukeratuko da lehenengoz
2007-05-09 02:00 KultureaAurten, abenduaren 5etik 9ra bitartean egingo dan Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartela aukeratzeko lehiaketea antolatu dau lehenengoz Gerediaga Alkarteak, azken urteetan azokea Euskal Herri osora zabaltzeko hartu dauen bidean beste pausu bat emonez.
Freddie Mercuryren bizitzea pantaila handira
2007-05-09 02:00 BarriakSacha Baron Cohen aktore britainiarrak Freddie Mercury Queen taldeko abeslari ohia interpretauko dau. Antza denez, artista polifazetikoa Mercuryren papela egiteko casting batera aurkeztu zan, eta Hollywoodeko izarren artean aukeratu egin eben; tartean, Johnny Depp bera be egon ei zan.
Artiumeko artelanak New Yorken erakusgai
2007-05-09 02:00 Euskaldunak munduanGasteizko Artium Museoak bere obren aukeraketa bat aurkeztu dau New Yorken, ‘A propósito de hombres y mujeres. Obras escogidas de la Colección Artium de Alava’ izenburupean, bertako Cervantes Institutuan. Erakusketea irailaren 1era bitartean izango da ikusgai.
Aisialdian euskerea zelan erabilten dan aztertuko dabe Bilbon
2007-05-09 02:00 Euskerea berbagaiEuskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Aisialdi Foroak ‘Euskerea zelan landu aisialdian’ izeneko jardunaldia antolatu dabe, Bilbon, maiatzaren 10ean, Boluntariotza eta Alkarteentzako Agentziaren egoitzan, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara bitartean.
Pilar Belzuncek Kulturearen 2007ko Montblanc Saria jasoko dau Hernanin
2007-05-08 02:00 sariak-autortzakPilar Belzuncek Kulturaren 2007ko Montblanc Saria jasoko dau gaur, maiatzak 9, Hernaniko Chillida-Leku Museoan. Eduardo Chillida zenaren alarguna saritzeko ekitaldiaren buru Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da.























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...