Antonio Banderasek eta Meryl Streepek jasoko dabe aurtengo Donostia saria
2008-09-05 15:58 Barriak'Duda barik, Streep da egun emakume aktorerik onena', adierazo dau Zinemaldiaren zuzendari Mikel Olaziregik. Banderasek, barriz, 'Hollywoodeko zuzendari onenakaz' lan egin dauela azpimarratu dau zuzendariak.
Meryl Streep (Ameriketako Estadu Batuak, 1942) eta Antonio Banderas (Espainia, 1960) aktoreek jasoko dabe aurten Donostiako Zinemaldiko sari nagusia, gaur eguerdian Mikel Olaziregi ekitaldiko zuzendariak jakinarazo dauenez.
'Duda barik, Streep da egun emakume aktorerik onena', adierazo dau Olaziregik. Banderasek, barriz, 'Hollywoodeko zuzendari onenakaz' lan egin dauela azpimarratu dau zuzendariak.
Igaz Richard Gere-k eta Liv Ullmann-ek jaso eben saria.
Hilaren 18tik 27ra arte izango da aurtengo Zinemaldiaren 56. edizinoa. Richard Eyre zuzendariaren The Other Man filmak emongo deutso hasierea, Liam Neeson, Banderas eta Laura Linney dituala protagonista. Hilaren 13an emongo dabe egitarau osoaren barri eta 14an jarriko ditue salgai sarrerak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!