Bordeleko Euskal Etxeak euskerazko webgunea estreinau dau

Bizkaie! 2008-09-09 13:50

Bordeleko Euskal Etxearen webgunea dagoeneko euskeraz dago, frantsesez gain. Alkarteak azken Batzorde Nagusian webgunearen euskeratzearen garrantzia autortu eban eta honezkero Sarean jarri dabe bersino barria.

Bordeleko Euskal Etxearen webgunea dagoeneko euskeraz dago, frantsesez gain. Alkarteak azken Batzorde Nagusian webgunearen euskeratzearen garrantzia autortu eban eta honezkero Sarean jarri dabe bersino barria.

Itzulpena egiteko arduraduna Daniel Mujika izan da eta, esan dauenez, oraindino atal batzuk itzuli barik dagoz eta ahalik eta azkarren konponduko diran zenbait akats dagoz.

'Badira be Gau Eskolako irakasleak, baina biga estudiante izanik, baeben besterik egiteko, eta Gau Eskolako idazkariak be ez eban denporarik. Beraz, holan, nik ekin neutsan lanari: aspaldi baneukan hori egiteko asmoa, euskerazko bersinoa izatea benetan gauza inportantea dala uste dodalako, beste kideek bezela. Bistan da, Jean-Marc Goyheneche gure presidentearentzat be sano garrantzitsu dala euskerazko bersinoa izatea', azaldu dau Mujikak.

Ekimen honen bidez mundu osoko euskaldunek Euskal Etxe honek antolatzen dituan ekimenen barri izateko aukerea izango dabe. Alabaina, ekimen honen helburua, neurri handian, alkarteak euskerearen alde egiten dauen apustu sendoaren isla da. Daniel Mujikak esan dauenez, 'Euskal Etxe baten webguneak euskerazko bersinorik ez eukitea manku ibiltea lakoa da'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu