'Norteko Ferrokarrilla', Elhuyar Fundazinoaren irratsaioa, irailaren 9tik aurrera Euskadi Irratian

Bizkaie! 2008-09-08 14:22

Irratsaioaren hamahirugarren denporaldia izango da, eta Guillermo Roak zuzendu eta gidatuko dau. Aurtengo ekitaldian, 'Norteko Ferrokarrilla' gaueko 21:00etatik aurrera emitiduko da, martitzenetan, ordubetez.

'Norteko Ferrokarrill'-a, Elhuyar Fundazinoak produziduten dauen zientzia eta teknologiari buruzko irratsaioa, bihartik aurrera (irailak 9) entzun ahal izango da barriro Euskadi Irratian. Irratsaioaren hamahirugarren denporaldia izango da, eta Guillermo Roak zuzendu eta gidatuko dau. Aurtengo ekitaldian, 'Norteko Ferrokarrilla' gaueko 21:00etatik aurrera emitiduko da, martitzenetan, ordubetez.

Bestalde, ikasturtean zehar Guillermo Roak zientzia eta teknologiaren hainbat arlotako adituen kolaborazinoa izango dau, besteak beste: Mikel Alvarez medikua, Danel Madariaga injinerua, Rafa Saiz ornitologoa, Ibon Aizpurua informatikaria…

Lehenengo saioan, LHC azeleragailuari buruz hitz egingo dabe, azeleragailu erraldoi hori martxan jarriko dabelako Genevan, irailaren 10ean. Munduko makinarik handiena da: 27 kilometroko zirkunferentzia osotzen dauen hodi luze bat Geneva azpian lurperatua. Protoiak eta beste partikula batzuk azeleratzeko balio dau. Europako fisikariak 7 urte eta erdiz egon dira zain tresna hori martxan jarteko. 'Norteko Ferrokarrilla' irratsaioan aztertuko dabe zer egingo daben fisikariek LHCagaz eta zelako ikerketak egingo dituen.

Irratsaio hau produziduteko, Gamesa enpresearen babesa jaso dau Elhuyar Fundazinoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu