The Dubliners Bilbon
2007-05-22 02:00 MusikeaAzken 40 urteetan folk musikeak emon dauen talderik mitikoena da The Dubliners. Aurten, 5. belaunaldian sartu dira eta tartean hainbat bira egin eta 180 disko baino gehiago grabau ditue. Euskal Herrian emongo daben kontzertu bakarra maiatzaren 24an izango da, Bilboko Kafe Antzokian.
Geroaren deiadar euritsua Balmasedan
2007-05-21 02:00 Euskerea berbagaiUrte osoan egindako lanak amaiera euritsua izan dau. Egora horri aurre egiteko, Balmasedara joan ez diranentzako, joan bai baina euria hasi danean etxera bueltau diranentzako edota lagundu gura daben guztientzako, antolatzaileek kontu korronte zenbaki bi jarri ditue eskura.
Eskolarteko Bertsolari Txapelketea 2007
2007-05-21 02:00 BertsolaritzeaEskolarteko Bertsolari Txapelketea lan idatziakaz eta bat-bateko saioakaz osotzen da. Aurten be hamaika kanporaketa jokatu eta gero, maiatzaren 18an jokatu zan Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala Gernikako Seber Altube ikastolan.
Geurien Be Bai: Bermeoko enpresa eta alkarteak euskalduntzen
2007-05-21 02:00 Euskerea berbagaiHerriari euskeraz bizitzeko aukerea eta indarra emon behar jakozalakoan, Geurien Be Bai izeneko plana abiarazo eban 2004ko bagilean Bermeoko Udaleko Euskera Sailak. Proiektu honen helburu nagusia Bermeoko arlo sozio-ekonomikoan eta alkarteetan euskerearen erabilerea bultzatuko dauen plana garatzea da.
¿Quién dice que es fácil?
2007-05-21 02:00 Zinema kritikakNo sos vos, soy yo Argentinako film atsegin eta umoretsuak izandako arrakastearen arrastoari jarraituta, honako komedia hau etorri jaku, baina, zoritxarrez, aldeak lar handiak dira. Hasteko eta behin, umorea muturreko izakerako pertsonaia nagusien estereotipoetan oinarritzen da eta, lantzean-lantzean barre algarak sortzeko gauza izan arren, egoerak nahiko behartuta azaltzen dira, nahiko plastifikauta
Erasmus bekak eskatzeko epea zabaldu dau BBK-k
2007-05-21 02:00Bilbao Bizkaia Kutxak gaur zabaldu dau Erasmus bekak eskatzeko epea eta bagilaren 17ra arte egongo da horretarako aukerea. Programan Estaduko edozein unibersidadeko gazteek eta Hetel edo Ikaslan Bizkaia zentroetako ikasleek parte hartu leikie.
Euskonews&Media aldizkariak Aita Madinaren inguruko monografiko bat preparau dau bere mendeurrenaren harian
2007-05-21 02:00Eusko Ikaskuntzak argitaratzen dauen Euskonews&Media euskal zientzia eta kultureari buruzko on-line astekari elektronikoaren oraingo alea Francisco de Madina Igarzabal musikariari eskainitako monografia da, jaio zaneko ehun urteak bete dirala eta.
‘Bilbao Hiria’ lehiaketearen kontzertuak eguenean hasiko dira
2007-05-21 02:00 MusikeaNew Tendencies kategoriako Rubeck + Raquel Meyers, Goto 80 + Entter eta Hamburguesa Vegetal taldeek emongo ditue lehenengo kontzertuak 20:00etatik aurrera Bilborock aretoan.
Eusko Ikaskuntzaren eta Gernika-Lumoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena
2007-05-18 02:00Gernika-Lumoko Udalak kultura eta zientzia lankidetzarako hitzarmena sinatuko dau gaur, maiatzak 18, Eusko Ikaskuntzagaz, herri bizkaitarreko udaletxean. Hurrengo urteetan zenbait jarduera egingo dira hitzarmen honen ondorioz.
Mimikea, jantzea, akrobazia eta beste hainbat ikuskizun Arrigorriagan
2007-05-18 02:00Arrigorriagako Nazinoarteko XII. Clown eta Pailazoen Jaialdian (maiatzak 17-20), zazpi herrialdetatik etorritako artistek mimikea, jantzea, magia, akrobaziak eta beste hainbat teknika erabiliko dabez publikoari arpegian irribarretsua atarateko.
Mieltxo Monfort: ‘kolaboratzaileak dira gure altxorrik preziatuena’
2007-05-18 02:00 BarriketanBilbo Hiria irratiko esatari eta koordinatzailea
Euskal Hiztegiaren bigarren argitaraldia egin dau Ibon Sarasolak
2007-05-18 02:00 Euskerea berbagai
Lexikografoak 1996ko edizinoaren, hau da, lehenengo edizinoaren testua berridatzi dau Euskaltzaindiaren arauetara eta, batez be, 2000 urteko Hiztegi Batura egokitzeko.
Ura eta hidratazinoa
2007-05-18 02:00 Jan edanakUdea gero eta hurrago dago eta eguzkiak gero eta gogorrago joten dauenez, izerdiaren bidez ur asko galtzen da eta gorputza behar bezela hidratetea komenidu da. Ura da geure organismoaren osogai nagusia, pisuaren % 55 eta % 60 bitartean
Maiatz aldizkariak 25 urte
2007-05-18 02:00Maiatz aldizkaria lehenengoz argitaratu zala 25 urte bete dira eta Maiatz taldeak solasaldiak antolatu ditu maiatzaren 19an (zapatua) goizeko 9:15etan hasita Baionako Glaineko Elkartearen Etxean. Emilio Lopez Adan aurkezle lanetan, hizlari izango dira: Lucien Etxezarreta, Jose Angel Irigarai, Itxaro Borda, Eñaut Etxamendi, Antton Luku, Itziar Madina eta Nora Arbelbide. Eguerdiko 12:00etan Itxaro Bordaren testuen irakurraldia izango da, idazleak lagun dituala Pantxika Agerre eta Pantxix Bidart.
UEUk ‘Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura barrirako oinarriak’ liburua argitaratu dau
2007-05-17 02:00Udako Euskal Unibersidadeak ‘Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura barrirako oinarriak’ izenburuko liburua eta ‘Uztaro’ giza eta gizarte zientziaren aldizkariaren 60. zenbakia argitaratu ditu.
Internet Eguna, teknologia barriak goraipatzeko eguna
2007-05-17 02:00Teknologia barrien inguruko ekintzaz beteriko jardunaldia antolatu dau Tolosan Internet&Euskadi alkarteak Internet Eguna ospatzeko. Goizeko 10:00etatik aurrera, Internet eta sareagaz lotutako hainbat tresnen erabilerea sustatzeko helburuagaz, egitarau aberasgarria antolatu dau alkarteak.
Uribe Butroe Zerbitzu Mankomunidadea sortu da
2007-05-17 02:00Arrieta, Bakio, Fruiz, Gatika, Gamiz-Fika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka. Udal horreek osotzen dabe Uribe Butroe Zerbitzu Mankomunidadea. Udalen eskumenekoak diran zerbitzu edota ekintzak modu bateratuan antolatzea eta eskaintzea dira ekimenaren helburu nagusiak.
Euskalgintzea: hiru galdera hautagaiei
2007-05-17 02:00 Euskerea berbagaiEuskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dabe gaur Bilboko Euskalduna Jauregian alderdi politikoetako hautagaiei hiru galdera zuzentzeko helburuagaz. EAEko eta Nafarroako hauteskundeen testuinguruan, hutsune nabariak dituan hizkuntza-politikan aurrera egiteko hiru galdera zehatz zuzendu deutseez.
Amurrioko I. Zinema Astea, Cannes euskalduna
2007-05-17 02:00 BarriakMaiatzaren 17tik 20ra, Euskal zuzendariek formato txikian (digitalean zein 35 milimetroan) egindako 15 film labur erakutsiko dira. Ganera, omenaldietarako tartea be izango da eta, aurten, Medina del Campoko Zinema Astearen 20. urteurrena hartuko da gogoan.



















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...