Kepa Junkera izango da Bilboko Txistularien Ohiko Alardeko konbidau berezia

Bizkaie! 2008-08-20 14:09   Musikea

Alardea domekan, abuztuak 24, Aste Nagusiko azken egunean ospatuko da Plaza Barrian, 13:30ean. Bilboko Txistularien Bandeaz gan, hainbat konbidau izango dira 'euskal musika eta jantzarik onena' eskaintzeko.

Bilbao Musikak urte antolatzen dauen Txistularien Ohiko Alardeak Kepa Junkera musikari bilbotarraren partaidetzea izango du aurten. Alardea domekan, abuztuak 24, Aste Nagusiko azken egunean ospatuko da Plaza Barrian, 13:30ean. Bilboko Txistularien Bandeaz gan, hainbat konbidau izango dira 'euskal musika eta jantzarik onena' eskaintzeko.

Bilboko Txistularien Bandako zuzendari Garikoitz Mendizabalen gidaritzapean, besteak beste 'Aintzinako minuteoa', 'Maitetxu mia', 'Behin betiko' edota 'Araban bagare' kantak joko ditue.

Gero Kepa Junkera trikitilariak zenbait kanta propio joko ditu, bera baita aurtengo konbidau berezia.

Errekaldekoaz gan, beste hainbat konbidau izango dira: Euskal Herriko Txistulariak, Euskadi Brass Metal Boskotea, San Anton Abesbatza, Bilboko Gaiteroak, Xabi Zabala eskusoinujolea, Iñigo Eskubi kitarrajolea, Ritxi Salaberria bajujolea, Asier Gonzalez txalapartaria; eta Iñanki Telleria eta Asier Gartzia perkusinojoleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu