Bilboko Udaleko Euskera Sailak hitzarmenak sinatu ditu uriko bost alkartegaz

Bizkaie! 2008-08-18 14:34   Euskerea berbagai

Panpotx Kultur Elkartea, Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Bizkaiko Ikasleen Guraso Elkartea, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea eta Suspergintza dira akordioaren sinatzaileak eta hezkuntza, aisia, merkataritzea eta teknologia barrien arloetakoak dira.

Urian euskerearen erabilerea sustatu eta normalizetako helburuagaz, Bilboko Udaleko Euskera Sailak hitzarmenak sinatu ditu uriko bost alkartegaz. Panpotx Kultur Elkartea, Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Bizkaiko Ikasleen Guraso Elkartea, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea eta Suspergintza dira akordioaren sinatzaileak eta hezkuntza, aisia, merkataritzea eta teknologia barrien arloetakoak dira.

Akordio honeek guztiak bihar, abuztuak 19, onartuko ditu Gobernu Batzordeak eta, holan, Bilboko Euskera Sailak alkarteok antolatzen dituen ekimenetan parte-hartzeko konpromisoa hartu dau. Euskera Sailak 12.500 eta 24.000 euro bitarteko laguntzinoak emongo ditu.

Panpotx Kultur Elkartea jolas eta tailerrak antolatuko ditu uriko ikastetxe askotan eskola ordutik kanpo eta Udalak 23.100 euro emongo deutsoz programa horreek garatu ahal izateko. Bizkaiko Guraso Elkarteak ikastetxeetako guraso alkarteen koordinazinoan jarduten dau eta Bilboko hezkuntza komunidadean euskerearen erabilerea egonkortzeko hainbat programa garatuko ditu 12.500 euroko diru-laguntzinoagaz.

Bizkaiko Ikastolen Elkartea, besteak beste, Umeen eta Gaztetxoen XXV. Bertsolari txapelketearen antolaketeaz arduratuko da aurten. Horrezaz ganera, euskera taldeak osotuko ditu Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean eta hizkuntzearen alde ospatzen diran jaietan. Hor, Udalak bilbotarrentzako garraio zerbitzuagaz lagunduko dau. Euskera Sailak 24.000 euroko laguntzinoa emongo deutso beste danetarako.

Udalak eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak sinatu daben hitzarmenak merkataritzan euskerearen presentzia areagotzea dau helburu. Horretarako, Elkarteak hainbat ekimen egingo ditu: errotulazino elebiduna sustatu, prentsa oharrak bi hizkuntza ofizialetan argitara emon... Merkatarien Elkarteak 19.000 euro jasoko ditu. Azkenik, 'nontzeberri.com' gune digitalaren bitartez teknologia barrien esparruko Suspergintza alkarteak 13.500 euro jasoko ditu euskerearen erabilerea Interneten sustatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu