IZAN SÉgaz badator Getxophoto
2008-08-26 10:18 KultureaAurten, komunikazinorako leiho dan GetxoPhotoren II. edizinoa irailaren 11tik urriaren 12ra izango da eta barrikuntzez ganezka dator.
Aurten, komunikazinorako leiho dan GetxoPhotoren II. edizinoa irailaren 11tik urriaren 12ra izango da eta barrikuntzez ganezka dator.
IZAN SÉk Getxophoton orain arte ikusle huts izan diranen parte hartzea bilatzen dau. IZAN SÉ barruan hiru ekitaldi izango dira bereizgarri aurtengo GetxoPhoton. Algortako San Nikolas plazan pantaila erraldoi batean argazkilarien argazkiak ikusteko aukerea izango da irailaren 13an, zapatuan, gaueko 21:00etatik aurrera. Edozeinek bere 10 argazkirik onenak bialdu leikez Getxophotora. Argazkien gitxieneko erresoluzinoa 1024x642 pixelekoa (jpg) izan behar dau eta irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 5a izango da. Argazkiak CD batean aurkeztu behar dira ondoko helbidean: Amezti 6, 5. Algorta/ PK.Apdo. 355 48990 Getxo.
Bigarren barrikuntzea argazki lehiaketea da, Getxophoto jaialdiaren edukia, espiritua eta giroa hobeto islatzen daben argazkiak sarituko dira. Gaia: 'Getxophoto 2008' da eta argazkiak irailaren 1 eta 15 artean atara behar dira. Egile bakotxak gehienez 6 irudi aurkeztuko ditu eta azken eguna irailak 21 izango da. CDa ondoko helbidera bialdu behar da: Torrene, 3 Algorta/ PK.Apdo. 355 48990 Getxo.
Argazkirik onenarentzako 600 euroko saria izango da. Argazki sortarik onenak, barriz, 900 euroko saria jasoko dau eta, horrezaz gan, Foto Samarren erosketak egiteko baleak entregauko dira.
Era berean, Argazki Tailerra be izango da irailaren 19an eta 20an. Goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 16:00retatik 19:00retara. Hogei lagunentzako lekua baino ez dago eta salneurria 120 eurokoa da. Izena emoteko: info@getxophoto.com
Bestalde, Hogei persona izango dira Pep Bonet argazkilari kataluinarrak antolatuko dauen 'Argazkia: hizkuntza baten eboluzinoa' ikastaroan parte hartuko dabenak.
GetxoPhotoko arduraduna dan Jokin Aizpururen esanetan, 'bigarren edizino honetan jentearen parte hartzea suspertzea da gure asmoa, 2.0 bersinoa lakoa da, ikusleak GetxoPhoto izatea eta bihurtzea'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!