Bilboko Udaleko Euskera Sailak familiarteko hartu-emonetan euskerea sustatzeko kanpaineari ekin deutso
2008-08-25 14:44 Euskerea berbagaiBilboko Udaleko Euskara Sailak, 'Euskereagaz gure etxea eregiten' izenpean, 6.000 liburuxka inguru helarazoko deutsez 2006an eta 2007an jaiotako umeen gurasoei, familia giroan euskerea erabilteak dauen garrantziaz ohartarazoteko.
Bilboko Udaleko Euskara Sailak, 'Euskereagaz gure etxea eregiten' izenpean, 6.000 liburuxka inguru helarazoko deutsez 2006an eta 2007an jaiotako umeen gurasoei, familia giroan euskerea erabilteak dauen garrantziaz ohartarazoteko. Ganera, tripitiko horreetan bertan gurasoek izango dabe euskerea ikasteko diru laguntza programan izena emoteko inprimakia.
Ekimen honen helburuak euskereari eusteak daukan garrantzia azpimarratzea, irakaskuntzan euskerazko ereduetan matrikulazinoa sustatzea eta aisialdian euskerazko jolas, abesti eta ipuinen erabilerea bultzatzea dira.
Era berean, datorren ikasturteari begira, Euskara Sailak abian jarri dau gurasoei zuzendutako euskerea ikasteko diru laguntzinoen programea, honeek euren seme-alabakaz euskeraz berba egiteko gaitasuna lor daien.
Ondokoak dira diru laguntzinoa eskuratzeko baldintzak: 'seme-alabak D edo B ereduan matrikulauta egotea; euskaltegian hasierako mailetan ikasten hasi behar izan ezkero, seme-alabak gehienez 5 urte izatea; Bilboko euskaltegi batean egunero bi orduz aritzea, astelehenetik barikura eta urritik bagilera; ikastaro batean izena emotea; gurasoek lehenengo hiruhilekoa ordaintzea eta ganerakoa Euskara Sailak; eta, azkenik, laguntzinoa eskuratzen jarraitzeko gitxienez bi urrats gainditzea kurtso bakotxean'.
Eskabideak Euskara Sailaren bulegoan, Barrutietako Udal Bulegoetan, Udaleko webgunean edo 010 zenbakira deituz lor daitekez. Eskabideak bete ostean, aukeratutako euskaltegian matrikulea egin behar da, irailaren 22tik aurrera. Danetara, 450 gurasok jaso eben euskerea ikasteko laguntzinoa igaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!