Lagartija Nick talde andaluziarrak zabalduko dau Gasteizko Azkena Rock jaialdia
2008-08-19 11:36 MusikeaAzkena Rock Jaialdia irailaren 4an, eguena, hasiko da arratsaldeko seiretan, Gasteizko Mendizabala eremuko ateen zabaltze ekitaldiagaz. Lagartija Nick taldearen akordeak izango dira entzungo diran lehenengoak, arratsaldeko 18:25ean.
Lagartija Nick talde andaluziarrak urtero Gasteizen antolatzen dan Azkena Rock Festival jaialdia zabaltzeko ardurea izango dau aurten. Ekitaldia irailaren 4tik 6ra izango da eta aurten Sex Pistols, Lemonheads, Hanoi Rocks edota Ray Davies (The Kinks taldeko abeslari ohia) artistak izango dira, besteak beste, aurrerago Bizkaie!-n jakinarazotako moduan.
Jaialdia irailaren 4an, eguena, hasiko da arratsaldeko seiretan, Gasteizko Mendizabala eremuko ateen zabaltze ekitaldiagaz. Lagartija Nick taldearen akordeak izango dira entzungo diran lehenengoak, arratsaldeko 18:25ean. Horreen ostean, The Yawning man (19:20), Hayseed Dixie (20:15), Radio Moscow (21:10), The Boss Hoss (22:15), Marky Ramone (23:20) eta The Lemonheads (24:50) talde eta bakarlariek joko dabe.
Bigarren eguna Viaje a 800 taldeagaz hasiko da 14:30ean. Horreen lekukoa Sorkun taldeak hartuko dau 15:10etatik aurrera. Hurrengoak Animal Alpha (15:45ean), Truly (16:30), The Quireboys (17:20), Blue Cheer (18:15), The Sonics (19:20), Danko Jones (20:25), Ray Davies (21:35), Sex Pistols (23:15), Blind Melon (24:40) eta Hanoi Rocks (01:55) izango dira.
Zapatuko jardunaldia Las Culebras taldeagaz hasiko da 14:30ean. Gero The Royal Cream (15:10 ), Sex Museum (15:45), Donita Sparks (16:30), John Cale & Band (17:20), Orange Goblin (18:15), Duff Mckagan's loaded (19:20), The Gutter Twins (20:25), The Jayhawks (21:35), Dinosaur Jr (23:15), Los Lobos (24:40) eta The Jon Spencer Blues Explosion (1:55) izango dira taula ganean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!