Urietan uriena

Testua Eta Argazkiak Onintza Enbeita 2008-08-19 14:26   Euskaldunak munduan

Hamaika ordutik gorako hegaldiaren ostean, DFk harritu egiten dau. Hegazkina beherantz doala uri osoa ikusten da. Argiak, etxeak, txabolak, torreak… Kaosa imajinau leike alturatik; zapalduko dozun uria sano handia dala argitzen deutsu hegazkinaren lurreratzeak.

Hamaika ordutik gorako hegaldiaren ostean, DFk harritu egiten dau. Hegazkina beherantz doala uri osoa ikusten da. Argiak, etxeak, txabolak, torreak… Kaosa imajinau leike alturatik; zapalduko dozun uria sano handia dala argitzen deutsu hegazkinaren lurreratzeak. Egunez, imajinautakoa egia dala frogatzeko modua euki dot. Handiegia be bada Mexiko DF. Handiak daukazan bentaja guztiak daukaz: jatetxeak, tabernak, diskotekak, kultur ekintzak, jentea, taxiak, metroa, museoak, erakusketak… Balantzeari kontrapisua, baina, bestelakoek egiten deutsie: jentetzea, trafiko handiegia, lekuetara heltzeko denpora larregiren beharrizana…

Egun batzuk hemen eginda, guzurra dala esan leiteke denpora guztian uri berean ibili nazanik. Coyoacan, Condesa, Chapultepec, Santa Fe, San Angel, Linda Vista, Zocalo, Reforma… ez deukie alkarregaz zerikusirik.

Coyoacan auzo koloniala da. Sasoi bateko egiturea gordetan dabe etxe askok. Merkadu sano polita dauka. Mexikoko tostadarik (taloa, ganean zeuk aukeratzen dozun generoagaz) gozoenak bertan jan genduzan. Mundialak!

Condesa ez da auzo aberatsa. Izatez, Coyoacan aberatsagoa da, baina Condesan oso bizimodu lasaia egiteko aukerea dago. Kafetegiak, jatetxeak, liburutegia (Fondo Cultural Economico deitzen deutsie, eta gauza asko antolatzen dira bertan)… dagoz bertan. Lan orduetatik kanpo gauza asko egiteko aukerea emoten dau, eta ez dago Zocalo ingurua dagoan legez saturauta. Izan be, Zocaloa da DFren erdigunea. Bertan izen horregaz ezagutzen daben plazearen aurrez-aurre katedrala dago. Fedea alboan itxi eta barrura sartzeak merezidu dau. Urre gorriz egindako erretaula bi dagoz bertan. Sekulako inpresinoa egiten dabe. Hainbeste urregorri han barruan gordeta, Mexikon jenteak hainbeste behar dabenean hilearen amaierara heltzeko…

Zocalo inguruak dendaz betetako kale peatonalak dira. Politak dira, baina jentetza handia batzen da bertan. Alde batetik turistak eta bestetik mexikarrak. Ganera, galdu ezkero, errez heldu zeinke Tepitora, eta horixe da hain justu be, inork heldu gura ez dauen lekua. Sasoi batean pirateutako gauzen edo trafiko ilegalen bilgune izandakoan, egun, atrakoak eguneroko ogi bihurtu dira. Lekua ondo ezagutzen daben baten bategaz edo lekukoek nor dan badakian baten bategaz sartzea gomendatzen dabe hemen danek. Kanpotik baino ez deutset begiratu neuk be, barruraino sartzera ausartu barik. Neure apurrak galduta etxera joatea tristea litzake.

Zapatu goizez DFn egon ezkero, San Angeletik pasetea polita da. Kontraesan askoko auzoa da. DFko auzorik aberetsenetakoa izanda, ezkerreko ideiek eragin handiena daukiena da. Edo, behintzat, halan esaten dabe hauteskundeek. Bertako merkadua zoragarria da. Zapatu goizero artista mordoa joaten dira bertara euren lanak erakustera. Europarrontzat prezio ez hain garestietan, koadro, eskultura eta bestelako lan ederrak erosteko aukerea dago artisteari berari zuzenean. Gura dauenari artistek ziurtagiria emoten deutsie obrea eurena eta originala dala ziurtatzeko. Inoz mundu osoan famatu egingo balira, erosleak toketan dana ziur jasoko leuke holan.

San Angel aberatsa dalakoan, Chapultepeceko aldatsa igon ahala, aho zabalik geratzen da bat. Handik Santa Feraino guretzat imajinetea be gatxa dan beste diru daukan jentea bizi da. Baina ez da leku polita. Santa Fe eregi daben lekuan Mexikoko zaztarrak botaten zituen urteetan. Egun, Mexikoko lurrik karuena da, eta torrez beteta dago. Lujozko apartamentuak eta bulegoak dagoz, baina oso hotza da. Kalean ez dabil inor, eta taberna modurik gitxi ikusten da. Zer egiten dau orduan jente aberatsak Santa Fen? Pobreakaz ibilita, erantzun barik geratu jakun galderea da hori. Baina han dagoz, goiko altutik DFko pobreei begira, behinolako zaztarren ganean harro.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu