Iguanen lurraldea
2008-10-21 15:10 Euskaldunak munduanKaribeko kostaldeak gauza ederrak daukaz ikusteko. Itsasoa bera sano polita da. Pelikuletako moduko turkesa koloreko uretan tenplau egin leiteke uger. Uraren tenperatureak itsasotik urten be ez egiteko gogoa emoten dau. Hondartzak barriz, zuri-zuriak dira, eta 35 gradutik gora egin arren, hankak ez dira hondarretan erretan.
Urietan uriena
2008-08-19 14:26 Euskaldunak munduanHamaika ordutik gorako hegaldiaren ostean, DFk harritu egiten dau. Hegazkina beherantz doala uri osoa ikusten da. Argiak, etxeak, txabolak, torreak… Kaosa imajinau leike alturatik; zapalduko dozun uria sano handia dala argitzen deutsu hegazkinaren lurreratzeak.