Iguanen lurraldea
2008-10-21 15:10 Euskaldunak munduanKaribeko kostaldeak gauza ederrak daukaz ikusteko. Itsasoa bera sano polita da. Pelikuletako moduko turkesa koloreko uretan tenplau egin leiteke uger. Uraren tenperatureak itsasotik urten be ez egiteko gogoa emoten dau. Hondartzak barriz, zuri-zuriak dira, eta 35 gradutik gora egin arren, hankak ez dira hondarretan erretan.
Metroaren kilometroak
2008-09-22 18:38 Euskaldunak munduanDF itzela danez, metroa da hara eta hona ibilteko garraiobiderik egokiena. Izan be, autobuses edo kotxez mobiduteko pazientzia handia behar da. Trafikoa izugarria da uriaren bazter guztietan. Metroan be, gurean baino pazientzia handiagoa behar da han egia esan. Bizkaiaren bestekoa da Mexikoko uriburua. Atara kontu, zenbat denpora behar dan metroan puntatik puntara heltzeko.
Frida eta Diego
2008-09-04 15:27 Euskaldunak munduanMexikoko uriburuan badago joandako sasoien izatea behin eta barriro gogoratzen deuskun bikote baten presentzia. XX. gizaldiaren hasikeran Mexikon izandako iraultzearen jarraitzaile sutsuak izan ziran Frida Kalho eta Diego Riverarena hain zuzen. Esan leike ez zirala sekula hil.
Urietan uriena
2008-08-19 14:26 Euskaldunak munduanHamaika ordutik gorako hegaldiaren ostean, DFk harritu egiten dau. Hegazkina beherantz doala uri osoa ikusten da. Argiak, etxeak, txabolak, torreak… Kaosa imajinau leike alturatik; zapalduko dozun uria sano handia dala argitzen deutsu hegazkinaren lurreratzeak.
Onintza Enbeita: 'bidaia pentsau nebana baino askoz hobea izan da'
2008-08-14 14:35 Euskaldunak munduanAzken ia bi hilebeteotan Atlantikoaz bestalde izan da Onintza Enbeita muxikarra (1979), Mexikon. Herrialdearen hainbat arpegi ezagutu ditu eta, kazetariaren sena etxean itxi barik joan zan legez, aurrerantzean, han bizitakoak eta sentidutakoak Euskaldunok Munduan atalean kontauko deuskuz. Bidaiaz gehiago jakiteko kuriosidadez bazabize, hona hemen alkarrizketatxu labur hau: